“SUA EZ DA ILTEN” FEDERICO KRUTWIG
Aitzol Altuna Enzunza
1962ko VASCONIA liburuaren helburua eta sorrera “SUA EZ DA ILTEN” elkarrizketan imaginarioan azaltzen da:
"Belatzen Baratza" atalean, Platonen elkarrizketetan antzera, bere kideei kontatuz eta Orti Ihartzako bezala sinatuz, Federico Krutwigek berak azaltzen digu Vasconia (1962) bere liburua zergatik idatzi zuen eta zein zen bere pentsamendu berria euskal abertzaletasunarentzat.
Erabili zuen euskera, Aro Modernoko euskara batua literarioa zen, Axularrek edo Leizarragak XVI-XVII. mendean erabili zutena, lapurtar euskalkian eta grezierran onarritzen den "nafarrera".
SARRERA: EUSKAL NAZIONALISMOARI KRITIKA
Neu nehoiz ere ez naiz konventzuturik egon Arana Goiritar Sabinek euskal kausa aurkhezten duen ereduaketzi. Dudarik gabe katorthoma (lorpen) handiena eduki ukhan duen persona izanik da, baina neure aburuz Agustín Xaho, menderdi bat lehenago bizi izanagatik, Arana baino aurreratago zen, eta aktualagoa ere.
(...) Xahok orduan askozaz hobekiago zekien zer zen Euskalherria Arana Goirik baino. Hunek realitatearen nehoiz erenez du ukhan Euskalherriaren ezagutza zuzenik. Lehen lehenik euskaraz mintzatzen ez bait zekien. Geroz bere bizia eskoletan ikhasturik bizi izan da, Orduñan bezala Donibane Lohitzunen ere...
Eta hunelako persona ignorant batek euskal nazionalitatearen theoria eratu zuen. Eta huntara erraz ikhusten dugu kavernikola kauke (pobre) horrek zer fabrikatu zuen, euskal nazionalismoa zedintzat, eta zenbait idiotakeriak euskarari buruz erran zituen. Ignorant osoa burutik behatzetaraino zen.
(...) Gallastegui...Aranaren jarraitzailea dela erraiten du, baina nola heroz Eirelandan bizi izanik bait da, zentzu batetan bere begiak zabalduago ditu, behintzat bertze phoiteteek (politikariek) baino gehiago.
VASCONIA liburuaren HELBURUA:
(…) Nik nire liburuan justuki Europan bertze lekhuetan nazional problematikari buruz theorizatu dutena basitzat hartzen dut, batez ere Zentral Europan, eta hunela aranismoaren basi farregarritik ez dioan theoria bat aphailatu (prestatu) nahi nuke.
Nazioa: etnia (kultura-hizkuntza oinarritzat), "baina nazione bat ez da bakharrik faktore kultural hauk. Nazione bat bethi ere eratzen da, arrazazko komposaketa fitsu bat duten individuen bidez...non faktoren ordena oso importanta bait da.....
Faktore ethnikoak objektibuki dagoen zera dira. Eta erraiten dudanez ez dira guztiak intentsitate berdinaz edonun huziturik (banaduri). Zentzu batetan faktore nabusia, behar bada diskriminant dena hizkuntza dela erran diteke. Hara non hizkuntza bat dagien, hor ere nazione bereizi bat dagoeka erran diteke. Geroz hizkuntza bat hitz egiten duten individuek ba dute bere gorphutza, eta gorphutza hauxe Historian bilhakatua da, ta desarroilatua.....
Faktore hauk guztiak Euskalherrian ba dagotza, eta hein existentziaren konszientzia ba dugu, areago politikan ekhiteko nahikuntea eduki behar da, hein araura ari izaitekotz, zeren-eta faktor ethniko guztien egoitea, ez bait da naikhoa nazione bati buruz mintzo gaitezentzat...halatan "nazione" baten khidea soilik da hunelako syneidetoa duena.
LIBURUAREN BESTE ATALAK
Baina beldur naiz, ezen gazteek nazionalismoaren theori berriari, hartan harmatu borrokaz errazten denaren aitiaz hurbilt litezkelaz, eta honela berez inportanteena dena ahantzi dutela, eta hauxe ez da harmatu borroka, baizik eta nazionalismoa empfykhatu behar luken Gogoa, eta hau ahazten ba da, geroago infiltraturik asko egonen direla eta gure ekintzen karpoa beretzakotu nahi uhinen dutela (...)
Garate Contarini;
...zenbat dira Das Kapital irakurri duten marxista? Esku baten erhiez konta genitzake...Horrexegatik behar bada zure liburua ere mero ttipi bat erantxikiko behar zenuke, zeinetan erakhusten bait duzu, ezen Marxek pheredikatu zuen marxismoa Españako P.C.E./k eta Frantziako P.C.F/k phredikatzen dutena ez dela (...).
Orti Ihartzako (Krutwig):
Izkiriatzen ari naizen liburuaren bidez pragmatikoa hau erakhutsi nahi nituzke (...).
2022ko DURANGOko AZOKARAKO NABARRALDEK ARGITARATUA Federicoren omenez egindako bideoa: https://youtu.be/0AdzbN4jRk8 |