“UNA HISTORIA DE VASCONIA: EUSKALDUNIZACIÓN TARDIA” DOKUMENTALAREN HUTSIK INPORTANTEENAK

“UNA HISTORIA DE VASCONIA: EUSKALDUNIZACIÓN TARDIA” DOKUMENTALAREN HUTSIK INPORTANTEENAK
Aitzol Altuna Enzunza




DOKUMENTALA:

http://www.eitb.tv/es/video/baskoniako-historia-bat/4472858537001/4473397331001/euskalduntze-berantiarra/



1. DOKUMENTALAK ez du azaltzen hipotesi hau nondik datorren, gainera “GAURKO HIPOTESIA” dela ADITZERA EMATEN DU BEHIN ETA BERRIRO!

Ez du esaten 1925. urtekoa dela, Gómez Moreno eta Sánchez Albornozek hasia: Araban iberoz jendearen izenak aurkitzean (ez zeltaz) eta “vascongado es el que está vasconizado” argudiopean.

Eusko-akitanismoa oraindik aurretikoa da, A. Oihenart (1592-1667): "de la región de Novempopulania ocupada por los baskones" esaldi soltea.

Gregorio Tours 587. urtean esandakoa hartzen dute oinarri baita: “Irrumpieron los vascos de entre las montañas, bajaron a los llanos, devastaron viñas y campos, incendiando las casas, llevándose a muchos cautivos con sus ganados. Contra los cuales actuó a menudo el duque Austrovaldo, pero causándoles poco daño”.

Ordurako Baskonia bat zen, ez du inork Akitania hitza erabiltzen. Idacio Gallaeciakoak 456. urtean ez du bereizketarik egiten, dena da Baskonia (Ebro-Garonara doan lurraldea behintzat).



2. Dokumentalak ez du esaten hipotesia KONTRA DITUENAK. Gure historialari handi guztiak: JIMENO JURIO, B. ESTORNÉS LASA, ARTURO CAMPIÓN, JUAN PLAZAOLA, ANDRÉS DE MAÑARICÚA….
Gaurkoak: JOSÉ LUIS ORELLÁ UNZUE, EDUARDO MARTÍNEZ AZNAR, TOMÁS URZAINQUI MINA…

LINGUISTEN ARTEAN KONTRA: KOLDO MITXELENA EDO HENRIQUE KNÖRR (ETA HOR, DOKUMENTALAK GEZURRAK ESATEN DITU, MITXELENA HIPOTESIAREN ALDE BEHIN BERRIRO ZELA ESANEZ)

ETA ESPAINOLEN ARTEAN KONTRA: J. CARO BAROJA, ANTONIO BELLIDO, R. MENÉNDEZ PIDAL EDO ANTONIO TOVAR.



3. Hizkuntzalari, arkeologo eta abarrek “euskalduntze berantiarren” ALDE daudela dio dokumentalak. Baina ez du izen bat bera ematen.

Dokumentalean Koldo Mitxelana bakarrik aipatzen du eta gezurra da alde zegoenik:

Koldo Mitxelena “La lengua vasca” liburuan: “Los argumentos con que se ha apoyado esta teoría no tienen fuerza bastante. Si se dejan a un lado los textos, que nada dicen de lo que se les ha querido hacer decir, ésta en primer lugar la onomástica personal, de carácter indoeuropeo, señalada por Gómez-Moreno. No obstante, la prueba es incompleta, porque nada dice de Guipúzcoa y muy poco de Vizcaya, además de ser excesiva, ya que en parte de (Alta) Navarra se descubren los mismos nombres que en la llanada alavesa. No hay que olvidar tampoco que la onomástica personal está demasiado sujeta a modas”.
Euskaldunak Santanaren arabera

4. HIPOTESI HONEN ALDE DOKUMENTAL OSOAN Joseba Abaitua linguista agertzen DA SOILIK (eta Alberto Santana noski). BERE LANA DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN “IDIOMAS MODERNOSen” DA. Zer daki hizkuntza indoeuropeoarrez?

Abaituak ez daki ongi euskaraz, ez da linguista hizkuntza honetan, ez dauka ikasketarik ez lanik hizkuntza indoeuropearraz, are gutxiago hizkuntza zeltez. Beraz, bere iritziak, ez dauka inongo errelebantzia akademikorik, iritzi pertsonalak besterik ez dira.

Linkedin: Department of Modern Languages at the Faculty of Arts at the University of Deusto. He holds a degree in Linguistics from the University of the Basque Country, Masters and Ph.D. in Computational Linguistics from the Institute of Science and Technology, University of Manchester (UMIST).

Especialidades: natural language processing, machine translation, translation technology, corpus linguistics, metadata, taxonomies, ontologies, folksonomies, semantic technology, markup languages, knowledge management, semantic wikis, Wikipedia.

Joseba has worked in the development of three machine translation systems: One for four years, Fujitsu R & D Barcelona (Japanese-Spanish), later as project manager for AutomaticTrans (Spanish-Basque), in the feasibility study and preparation of bilingual resources; and more recently for Lucy Software in a Spanish-Basque system.

Abaitua Lemoako lapidak direla eta agertzen da, ez du esaten zein hizkuntza hitz egingo zuten erromatar haiek (argi gelditzen da erromatarrak direla, erromatar erara jantziak). Lapidak LATINEZ DAUDE ERABAT eta ez dago beste hizkuntzetan hitzik ¡! Beraz, lapidek, hizkuntz idatzia latina dela bakarrik demostratzen dute (denok dakiguna).

Gainera, garaiko lemoarrak karistioak liratezke, eta karistioen lapidak euskaraz badaude, gero aipatuko ditudanak behintzat.



(TXOSTENEAN): Tres de las lápidas de Lemoa están inscritas en latín: APRILIS VIT/ALEI FILIO AN/NORUMX/VI (April lo dedica a su hijo Vital, muerto a los 16 años).

Luis Nuñez Astrain en el libro “El euskera arcaico” (2002) comenta que esta situación de textos sólo en latín en lápidas no es nada extraordinaria: “Advierte el mismo Gorrochategui en 1988 que el antiguo carácter ágrafo del euskera lo compartió igualmente el idioma celta del sudoeste de Inglaterra, el galés, allí la única lengua del pueblo y que, sin embargo, no dejó rastro alguno escrito. Y además, siendo dos lenguas que no se escribían –ironías del destino–: - tanto el galés como el euskera son las dos únicas lenguas de Europa occidental que, habiendo estado bajo el poder de Roma, han sobrevivido hasta nuestros días”.

5. Zergatik dio Santanak zelta hitz egiten zela gaurko Araba-Gipuzkoa-Bizkaian? Ez du hitz bat ere aportatzen hori demostratzeko: lapida baten, txanpon baten. Momentu baten, “indoeuropear” hizkuntza bat hitz egingo zutela esaten du, orain arte agertu ez dena, ezagutzen ez dana, aztanarik utzi ez duena. Ez du hitz bat behintzat ematen hori demostratzeko ¿?



6. San Beltrán de Commiges agertzen da akitaniako euskararen adierazgarri, baina hau zalantzazkoa da: San Jeronimoren esanetan (372-420) Pompeyo Strabonek San Beltrán de Commiges (Lugdunm Convenarun) baskoiez birpopulatua zuen (Sertoriano gudak, K.a 75. urtean), Iruñeakoak direla gehitzen du…


• Beraz, ondorioztatu daitekeena: Iruñean euskaraz hitz egiten zela.

IRUÑEA INGURUAN DAUDEN CECAK EUSKAL HITZAK DITUZTE BARRA-BARRA (ikusi txostena). GAURKO GOI NAFARROAKO LAPIDATAN AGERTZEN DIRA BAITA, GERO EMANGO DITUDAN BEZALA.




7. Dokumentalak Pirineoen hegoaldean ez direla euskal hitzik agertu dio, gero gutxi daudela. Baina pila bat daude eta erromatar garaiko Euskal Herri guztien lurraldeetan eta haratago:

Gipuzkoa: Oiartzun baskón (conocida como Andrearriaga, “Valerio Beltesonis”).
Bizkaia: Forua, «ara votiva» karistia con un teónimo en euskera (Iviliae).
Alaba: Miñao Goien karistio (Helasse), Iruña de Oka karistio (Illuna), Ollabarre karistio (Aittia), S. Román de S. Millán bardulo (Lutbelscottio, Luntbelsar), Angostina bardulo, Alegria-Dulantzi bardulo, Araia bardulo y Artziniega en Ayala autrigón (teónimo Vinumburus) etc.


Goi Nafarroa, baskones: Uxue (Lacubegi), Barbarin (Selatse), Gares, Lerga, Izkue (Itsacvrrinne), Andion (Errensae), Lerate (Losae), Zirauki (Losae/ Loxae), Argiñariz de Guirguillano (Urde), Larraga (Errensae), Izkua (Itsacurrinne), Gesalaz (Larahe/ Larrahi), Eslaba, Zangotza, Lerga (Abisunhari), Urbiola (Edsuri), Muez (Or[du]netsi), Andelos-Mendigorria (Urchatetelli), Tafalla (Agirseni), Ziraurki (Losae), Arguiñáriz (Loxae) etc.

Zaragoza: Comarca baskona de cinco Villas y cercanías como en Ejea, Valpalmas (Serhuhoris), Sofuentes (Dusanharis y Argitanus), Los Bañales de Uncastillo pero cerca de Sádaba (antigua Tarraca Irurcidarin y Ederetta,) o el teónimo “Eihar” de la “Tabla de Contrebia” dentro de los bronces de Botarrita, a 22 Km de la capital.
Cantabria oriental: Otañes, autrigones (Salus Umeritana). Recientemente también en Artieda (2022).
Errioxa: Agirseni, Lesuridantar, Aemilia, Onso, Oandissen, Aranciris, Arathar, Sesenco, Onse, Agirsar, Attasis (Atta con el genitivo latino) etc.
Soria: Rioja soriana (baskones) en Valloria (Oandiseen), río Cidacos.
Lleida: en Guissona (la Segarra) jacetanos baskones (Iessó), Florejacs (Lavrbeles) y en Isona en Pallars (Aeso).


8. Agertzen dan Euskal leinu edo erromatar aurretiko herrien mapa oso okerra-ankerra da, edo hipotesi berri bat da, inon ez dokumentatua: Barduliarrak kosta osoan (karieta-bardulo eta baskoiak zeuden tokietan)? Karietak Araban soilik? Akitanoak GARONArarte heltzen ziran, ez dira bakarrik gaurko “Iparraldeko jendea” ¡!

DOKUMENTALEKO MAPA OKERRA:


BENETAKO MAPA:

9. Ezin da gaurko probintziez hitz egin erromatar garaian arintasun horrekin, anakronismo hutsa da: “Bizkaian ez zan euskararik hitzegiten”, HISTORIALARI BATEK EZIN DU HORI ESAN: Karistioek ez zuten euskaraz hitz egiten esan beharko du (baina Arabako karistioak bai lapiden arabera, horrek ez du zentzurik). Altamira espainolek margotu zutela esatea bezala da, ez da historia, beste gauza bat da.

10. Gorrotxategik dokumentalean argi usten du EZ DUELA HIPOTESIA ONARTZEN, berak literalki zera dio: “-Pentsa daiteke euskera apur bat hitz egiten zela” gaurko EAEn, komentatutako hitzak agertu direlako eta Akitanian 400 bat (ausko latinak pluralez auski egiten du eta horren gentilizioa da Caro Barojaren uste zuzenez).


Santanaren teorian"Irulegiko eskua" euskal testu batekin (2022), aurpegian txalo baten modukoa izan da


11. Iruña-Veleiako ostrakak faltsuak direla dio, baina auzitan daudela da egia. Gainera ez du esaten lehenago ere euskal hitz bi agertu zirela bertan, mende bat lehenago:

Iruña-Veleian “Illuna” y “Tichia”, citado por el Padre Fidel Fita (1883) testigo de su existencia: Rhodanus Atili f(ilius) servos an(norum) L Tychia uxor [Ill?] una socra. I(c) e(st). (Aquí yace Ródano, siervo, hijo de Atilio, de 50 años de edad. Pusiéronle esta memoria su mujer “Tychia” y su suegra “Illuna”).
Berriki eta onartua, Ara votiva bat agertu da, euskal kutsu argia duena: VelaiaN deklinatua.



12. TOPONIMIAZ dio: “Aipatutako ibai eta mendi gailurrek ez dute euskal izenik”: baina 5 bakarrik ematen ditu dokumental osoan, milaka eta milaken artean. Ez da agertzen hitz hauetaz hitz eginez inongo linguistarik...Sinistu behar diogu horrela dela, baina bera historialaria da.
Zein hizkuntzatan daude orduan zehazki? Ez daki, edozein bat, inon azaldu gabea, indoeuroperra antza, hori ezer ez esatea da: HITZ EGITEN ZIREN INDOEUROPEAR HIZKUNTZAK EZAGUNAK DIRA.

Zehazki: Anboto, Deba, Oka, Nervioi eta Gorbea indoeuropearrak direla diozku.

EUSKALTZAINDIAREN HIZTEGIAN:
Gorbea
Goi= altos
Or(u)bea= Solar

Anboto adibidez:
Anbo: "Anbo, anbua: (el) zángano (de abejas)"
Anbo: "cepa, trozo de tronco cortado a cercén (enteramente y en redondo)"
Anbotu "Secarse el trigo, quedando blanquecino el tallo y sin granos la espiga".
Baina toponimia “Anb” beste esan nahi bat eduki dezaketa eta nahiko arrunta da: Anbe, Anbei, Anbeko, Anbeliz, Anborta… Ambo, Amboade, Amboaxe…”amildegia” litzateke (Jabi Goitia).

Oka: Estornés Lasak, “Osca, Oka, Euska” eta horrelakoek erro bardina dutela zioen “Sk” fonema.

Nerva edo Nerua da aintzinako izen erromatarra: latinez dago nire ustez. Garaiko erromatar enperadore baten izena da, gainera MiNerva ere badugu, uren jainkosa.

Deba: zalantzak ditut, indoeuropearra bada, bakarra da, euskarazko toponimiaz inguraturik ¡! Baina katalanez ere badago: “ur emaria” eta han iberiarrak zeuden, indoeuroparrak ez direnak.
Avilan ere Mingorria deitzen den herri bat dago, azalpena bardina litzateke: hizkuntza hori hitz egiten duen jende andana bat joan zen bertara historiako momentu batean. Debaren kasuan erromatar legionarioak, Mingorriaren kasuan euskaldun harginak XVI. mendean.




13. TOPONIMIA NAGUSIA EZ DAGOELA EUSKARAZ DIO, ETA EZ DELA DESKRIPTIBOA GAINERATZEN DU, BAINA EZ DU ADIBIDE GEHIAGORIK EMATEN.

Ikus dezagun horrela bada:
EAE mendi toponimia nagusia: Aitzkorri (Aitxuri 1551), Unkilla (Aratz 1442), Aralar (Txindoki 1342), Urbasa, Andia, Aramotz eta Elgea-… zer ez da euskara?

Anboto ondoko mendiak: Alluitz, Atx-txiki, Mugarra, Eskubaratz edo Aramotz mendilerroa… zer ez da euskara?
Gorbea ondokoak: Bolonburu, Lekanda, Aldamin… zer ez da euskara?

Ibaiak: Ibaizabal, Urola, Urumea, Oiartzun, (I)bayas, Zadorra… zer ez da euskara?
Nerbioi XIX. mendean jartzen den toponimoa da, ez zuen jendeak erabitzen, Espainako mapetan erabiltzen hasi zutenera arte, hemen hobeto azaltzen dugun moduan: https://lehoinabarra.blogspot.com/2023/02/el-nombre-del-rio-nervion-es-un-fake.html



14. ALDAIETA: Azkarate eta De La Ruak argi dute bertoko jendea dela, eta De La Ruak gehitzen du: “ADN de una población estable (…) más afinidad con la cornisa cantábrica que con los francos.” BERAZ, EZ DIRA PIRENAIKOAK EZTA FRANKOAK, HIPOTESIAREN KONTRAKO TESTIGANTZA DA. Ez dago jende berria etorri denaren inongo aztarnarik.

ADNko azken ikerketek diote, azkeneko 4.000 urteetan euskaldunak ez dugula genetikan aldakuntzarik eduki, hau da, ez garela azken urte guztietan inorekin nahastu, beraz, ez da inor berririk (neurri adierazgarri batean ez behintzat. Horrek suposatzen du, euskaldunak eta zeltak ez dugula genetikoki erlaziorik eta euskaldun ez den jendeen aztarnarik ez dugula Euskal Herrian. Dokumentaleko ADNko adituek ere gauza bera diote, Santanaren historiaren haria erabat apurtuz.


Beste ikerketa bat antzeko gauzak dinoena: 
https://www.ancient-origins.net/news-evolution-human-origins/scientists-believe-they-have-found-origins-unique-basque-culture-003786

15. ALDAIETAn: Agustin Azkarate toponimia akitaniarra dagoela aipatzen du (arkeologoa da!): NON BAINA? Ez dut ezagutzen ezta sekulan horrelakorik entzun, ez da azaltzen zer esan nahi duen adibide batekin.


16. VISIGODOEN panegirikoa: ZERGATIK ez badute erlaziorik euskararekin? Espainolen mitología sartzeagatik? Ez du ez buru ez hankarik. Euskaldunak Visigodoak behin eta berriro gainditu genituenik ere ez du ondo azaltzen.

17. DOKUMENTALAREN AZKEN 7 MINUTUAK LOTSAGARRIAK DIRA:

- “Hau ez zen lurralde autista eta bakartua izan (…)” NOSKI EZETZ, ALDERANTZIZ! NORK DIO HORRELAKORIK BAINA?

- “Bere kokagune periferikori esker (sic), inoiz ez zan izan herri eta kultur arragoa” BAITA ZERA ERE!!!! GU GARA GURE ZENTRUA BESTE GUZTIAK EURENA DIREN BEZALA. NOREN PERIFERIA GARA…?


Ez du dokumentalaren hasieran esaten bera euskalduna dela? Zein da ba orduan bere zentrua? Argi dago. Ez du Nafarroako erresumaren historia ezagutzen, Shakespearek “mundua harrituko duena” zioana.



18. EZ DU AZALTZEN BASKONIAKO DUKERRIA ETA BERE GARRANTZIA, ezta bagauden mugimenduak!


19. EZ DIO IA DEUS ERE GURE HISTORIA DOKUMENTATUAZ (FRANKOEK KRONIKAK, VISIGODO GARAIKOAK, ASTURIARRAK).

Agian ez dagoelako hipotesi honen aldeko DOKUMENTU BAT BERA ERE

Duques baskones impuestos por los francos:
Genial 602-626
Aigino 626-638
Amando 638-660
Duques, príncipes y reyes independientes llamados de Baskonia:
Felix 660-670
Lupo I Otsoa 670-710
Eudon 710-734
Hunaldo I 744-768
Duques, príncipes y reyes independientes de Baskonia sin Aquitania (Loira-Garona):
Lupo II 768-778
Primera batalla de Orreaga-Roncesvalles 15 de agosto del 778
Lupo Sancio 778-812
Singuin 812-816
Garzi Enekones 816-823
Lupo III Zentulo “wasco” 819-823
Nace el reino de Pamplona-Nabarra con Eneko Aritza, Segunda Batalla de Orreaga 824.