NABARRA ETA EUSKARA

NABARRA ETA EUSKARA


Aitzol Altuna Enzunza


“Nafarroak orduantxe galdu du bere independentzia eta beraz, euskarak galdu ditu bere erregeak, euskarari lagundu ahal izango lioketenak. Beraz, euskara gelditu da modernitatearen hasieran bere alboko hizkuntzek dauzkaten laguntzak gabe” 
Joxe Azurmendi Otaegi, Zegama (Gipuzkoa), "Ur, Su, Lur. Dokumentalean" (1999).
 “Nafarroaren nortasuna bi hitzetan laburbiltzen da: subiranotasuna eta hizkuntza" José María Jimeno Jurio historialari nazionala (1927-2002)

SARRERA

Abenduaren 3an Frantzisko Xabierkoaren Eguna ospatzen da, egun horretan hil zelako (Xabier 1506ko apirilak 7-Txina 1552ko abenduaren 3a). 

Egun hori, Euskara eta Nafarroaren Eguna da baita, Frantzisko Xabierkoa Nabarrako Estatuaren eta lingua navarrorumen edo euskararen patroia delako



«..y como ellos no me entendiesen ni yo a ellos ~por su lengua ser natural malavar y la mya vizcayna...»



Xabierko Santua, Frantses Jatsu Azpilikueta izenarekin 1506an jaio zen Nabarra librean, bere azkenetariko gutun baten idatzi zuen: "No hallava entre ellos otra respuesta sino que eran christianos, y que por no entender ellos nuestra lengua no sabían nuestra lei, ni lo que habían de creer, y como ellos no me entendiesen ni yo a ellos, por ser su lengua natural malabar y la mía bizcaína (sic)". Mende horietan, "bizkaieraz" hitz egitea, euskaraz hitz egitea esan nahi zuen. Gero bere sinadura agertzen da: Francisco de Xabierr (sic). 

("Euren artean ez nuen giristinoak zirela beste erantzunik aurkitzen, eta gure hizkuntza ez jakiteagatik ez zekitela gure legea, ezta zer sinistu ere, eta eurek ez ninduten ulertzen ezta nik eurei ere, bere hizkuntza malabarra izateagatik era nirea bizkaera")


 Juan Iñiguez de Lequerica y Villareal-ek Alcalá de Henaresen 1575an argitaratua, Japoniatik jesuitek idatzitako gutunen gain (berak benetan Ioannes Iñiguez à Lequerica inprimatzen zuen), liburuaren titulu osoa: "Cartas que los padres y hermanos de la Compañia de Iesus, que andan en los Reynos de Iapon escriuieron a los de la misma Compañia, desde el año de mil y quinientos y quar¯eta y nueue, hasta el de mil y quinientos y setenta y uno : en las quales se da noticia de las varias costumbres y Idolatrias de aquella Gentilidad y se cuenta el principio y sucesso y bondad de los Christianos de aquellas partes"



NABARRAKO ERRESUMA 

Lehen errege nafarren izenek, ez dute zalantzarik uzten haien baskoi jatorriaz, euskaraz baitaude. Eneko Aritzatik hasita, bere anaia Garçea (“gaztea”) Ximeno edo haren semea Garçea Enekora, nahiz eta hainbat dokumentu eta testuetan “Iñigo” eta “García” bezala latinizatuak izan diren gerora. 

Horrela azaltzen du Tomás Urzainqui historialariak bere “Navarra estado europeo” (Nafarroa, Europako Estatua -2004-) liburuan: “Iruñeko erregeak eta haien familiak, 992. urteko Rodako kodizean egiazta daitekeenez, bere jauregian idatzita dagoena, euskarazko izenekin izendatzen ziren, eta horrek esan nahi du euskara zela euren eguneroko hizkuntza eta jauregikoa baita ere”.


Leireko kodize baten, Aiesako Fortuño Muniz izeneko batek, monasterioari egindako dohaintzari buruz Oibar haranean 1059. urtean, euskarari “Lingua vasconica” esaten dio lehen aldiz. 


Baina, Nabarrako erregeen garrantzia euskaldunentzat, ez dator baskoi edo euskaldun jatorria izatetik, baizik eta, euskarak orain arte irauteko eman zioten aterpe politikoa sortu zutelako. 

Gai hau ongien ezagutzen zuten Antonio Tovar historialariak eta Koldo Mitxelena filologoak, 1968ko txosten baten argi idatzi zuten: “Euskara mantendu egin zen ziur asko, euskaldunek, kantabriarrek bezala, inbaditzaileen aurka matxinatu zirelako eta ez zirelako erresuma franko eta bisigodoetan sartu”.



Nabarrako erresumak euskarari eman zion babes politiko eta soziala adiereztean, gure historialari guztiek bat egiten dute. Adibidez, Arturo Campionek "Nabarra en su vida histórica" bere liburuan (1929), Antso III.a Nagusiari buruz (1005-1035), hau zioen: “Erregeak euskal elementuaren kohesioari eutsi zion, zetro beraren azpian euskaldun guztiak jarriz”.



Ez da nafar historialarien pentsamendu esklusiboa. Menéndez Pidal XX. mendeko espainiar historialari handienetarikoa, iritzi berekoa zen: 

“(Antso Nagusiak) quiso unificar un gran reino nabarro, predominantemente vascón por su lengua” (Nabarrako erreinua batu nahi izan zuen, gehienak hizkuntzaz euskaldunak zirelarik).

https://kronika.eus/urumea/1699020549356-erromatarren-eskutik-historian-sartu-ginen-euskaldunak


Egile espainiar bera eta errege beraren gainean "España y su Historia"-n, idatzi zuen“reparte sus Estados entre sus cuatro hijos, apareciendo como uno de los más audaces estadistas estructuradores de fronteras y de Pueblos, dejando al primogénito García (Gartzea) el solar de la dinastía, el antiguo reino de Nabarra, homogéneamente vascón por su lengua” 

("Estatuak lau seme-alaben artean banatzen ditu, mugak eta herriak egituratzen dituen estatistikari ausartenetako bat bezala agertzen da, eta García (Gartzea) primuari dinastiaren orubea uzten dio, Nabarrako erresuma zaharra, bere hizkuntzagatik baskoi homogeneoa dena").

Antso III Nagusia eta Antso Gartzea Naiarakoa bere semea

Antso III.na Nagusiaren
Leongo San Isidroko erregeen panteoiko hilarria. Hara, ustez, Fernando semeak eraman zuen gorpua, erreinu horren errege bihurtzean bere amaren partez, eta hau dio: “Hic situs est sancius rex pirineorum montium et Tolouse"” (Hemen Antso dago, Pirinio eta Toulousetako mendien erregea)


Urte batzuk geroago, eta Antso III.aren bilobaren erregetzan, Antso IV Gartzeitz Peñalenekoa (1054-1076), euskara agertzen da Nabarrako Errent Gorteko hizkuntza gisa 1060ko dohaintza baten, honek frogatzen du, Mateo de Anguiano Nieva (1646-1726) historialariaren arabera "Compendio historial" lanean: "garai hartako Nabarrako erregeek euskara hizkuntza pertsonal eta natural gisa erabiltzen zutela".

Koadroak, Antso III Nagusiaren testamentua irudikatzen du, bere semeen artean bere lurrak bananduz. Bere primuari edo seme nagusienari, Antso Garçea "Naiarakoari", euskal hizkuntzako erreinu osoa utzi zion; Fernandori, bere ama Muniaren Gaztelako konderria, eta sasisko-semea zen Ramirori, zenbait tenentzia eta Aragoiko konderria. Laugarrenari, Gonzalori, Sobrarbe eta Ribagorzako konderri txikiak. 
Antso Nagusiaren lehen hilobia Oñan, Burgosen (armarria, behintzat, geroagokoa da)




ANTSO VI. JAKITUNAREN GARAIA

Piriniar familiako Antso VI.a Jakituna erregeak (1150-1194), aldaketa handiak egingo dizkio Nafarroako politikari eremu guztietan. Errege honekin agertzen da idatzita euskara “Nafarroako hizkuntza” bezala. Dokumentu hori 1167. urtekoa da.  


Ituna Iruñeko Andra Mari artxiboan jasota dago, Iruñeko gotzaina eta Bela kondearen artekoa da. Aralarko Done Mikel in Excelsisen Santutegiko "Arimeriako" ogasunari buruzkoa da, haren behitegiak Arabako Bela kondeak dohanik zaintzeko konpromisoa hartu zuen:

“Erit autem talis differncia inter Orti Lehoarriz et Açeari Umea et successores eorum, quod Orti Lehoarriz faciet tu lingua navarrorum dicatur unamaizter et Açceari Umea faciet buruçzagui, quem voluerit”. 

Antso Jakituna (Atarrabia-Villava)


José Moret nafar historialari era analistak, XVII. mendean itzuli zuen: "-Eta alde horrekin Orti Lehoarriz eta Azeari Umea eta euren oinordekoek, Ortik, nafarren hizkuntzan esaten den bezala, "Maizter" bat egin du eta Azeari Umeak "Buruzagi" bat nahi duenari”. 

Beraz, goi mailako kargudun pertsonai bi hauek, idatzita uzten dute euskara dela Nabarroako hizkuntza nazionala, hau da, Nabarrako erresumarena. Beraz, egiazta dezakegu, "nafarrareraz" hitz egitea euskaraz hitz egitea zela.



Gainera, lehenengoz, Antso VI.a Jakitunak erreinuari “Nabarrako erresuma” deitu zion, aurreko “Iruñeko erresumaren" aurrean. Honela, “Nafarra” euskaldunaren” sinonimoa izatetik, izen nazional izatera pasatu zen garai honetan, euskara jakin edo ez. 

Frankoen garaitik (VIII. mendetik), nafarrak Iruñeko erresumako jendea zen, baina euskara hitz egiten zutenei bakarrik deitzen zitzaien horrela (ia denak), baina gero, musulmanei lehen baskoiak ziren hainbat lurralde berrezkuratu zitzaien gerraren bidez eta hiribilduak sortu ziren "gaskoi" edo okzitaniarrekin. Azkenik, Antso Jakitunarekin-rekin, erresumari Nabarra deituko zaio eta nafarrak bertako biztanle guztiei, euskaraz jakin edo ez, Jimeno Juriok, José Yaguas eta Mirandak eta Ricardo Cierbidek bezalako historialariek jasotzen duten bezala.


Peio Monteanok, historiako doktoreak eta Nafarroako Artxibategiaren arduradunak “La lengua invisible”-n  (Hizkuntz ikustesina) liburuan dioenez (2019), X. mendean frankoek “nafarrak” deitzen diete: “Zehazkiago, Nafarroa nuklearrean edo Nafarroa Zaharrean bizi direnei; Iruñeko eta Agoitz-Irunberriko arroei, Sakanako korridoreari eta Estellerriari.

Kronista frankoek, Orreagako batailaren kontakizunean aipatzen dituzte, eta iparraldeko isurialdean dauden baskoietatik bereizten dituzte, baskoi hispanoak edo nafarrak deitzen dietenean. Mende batzuk geroago, Gaztelako kroniketan ere agertzen hasi ziren, hori bai, hainbat grafiarekin: nabarroak, nafarroak, naparroak. Eta geroago, XII. mendean, autore musulmanak ere Nabarrako herriaz arituko dira”.




Beraz, Estatuak ez zion izena eman herritarrei, haien izena hartzen du erresumak eta “nafarrak”, euskaldunak bakarrik izatetik, harrezkero, gitxiengo okzitaniar eta gaskoiak ere barneratuko ditu, baita, hegoaldeko musulmanak edo eta juduak, askotan, eleanitzak zirenak.


MENDEBALDEKO NAFARROAREN KONKISTAN

Alfontso VIII.a Gaztelako erregearen eta Antso VI.a Jakitunaren artean, “Division of Kingdons of Navarre and Spain” izena duen eta Londresen 1177an sinatu zen arbitraje-laudoaren gainean, honela dio Tomás Urzainquik “La Navarra Martítima” (Itsas-Nabarra -2004-) liburuan: “Nabarrako ordezkarien hizkuntza euskara zen". Iruñeako gotzaina zen Pedro Artajona , 3 nafar tenente edo konde eta erreinuko 3 goi-legelari izan ziren bertan, beraz, erresumako goi karguak ere euskaldunak ziren.



Alfontso VIII Gaztelako erregearen historialariak, Rodrigo Ximénez de Rada (berez, Gares-Puente La Reinan 1170. urtean jaioa ), nafar hizkuntzaren indarraz hitz egin zuen XIII. mendean, latinez idatzi zuen: "Baita Nabarran ere, beste modu batean kantabriarra ere deitua (euskara), gehienetan baskongada deitzen dioguna, bertoko berezko hizkuntza eta ama-hizkuntza dela". 




EUSKALDUN ERREGE FAMILIAREN OSTEAN

Nabarrako tronura errege gaskoiak eta frantsesak iristeak XIII. mendetik aurrera, ez dirudi nafarren hizkuntzari eragin zionik, ikusiko dugunez. Pentsa liteke, ordea, ez zela administrazio-hizkuntza gisa ezarri euskara, latinak hizkuntza erromantzeei bide ematen dien garaian, baina horrek ez dirudi ere benetako gertaerei men egiten dienik.

Horrela, esparru publikoan, euskararen erabilera administratiboa argi eta garbi ikusten da Foru Orokorrean, XIII. mendetik indarrean egon zen horretan, Konstituzio moderno baten baliokidea dena eta nafar erromantzean idatzita zegoena. Izan ere, bertan, petxeek edo zergek euskarazko izenak dituzte, beraz, euskara zen erresumako funtzionario publikoek diru-bilketan erabiltzen zuten hizkuntza.



Are gehiago, Tomás Urzainquik “Navarra estado europeo” (Nafarroa, Europako Estatua) liburuan dioenez: “Euskara hizkuntza nagusitzat hartzen zuen agintari-klaseak, eta ez bakarrik herriaren orokortasunak, administrazioko goi-karguek, Errege Kontseiluko kideek, Justizia Auzitegiek, Gorte Nagusiak eta Errege Audientziek, Comptos Ganberako kideek, errege eskribauek edo notarioek”. Comptos Ganbera XIII. mendean martxan jarri zuen koroak, erresumaren kontuak eta kudeaketa zorrozki eramateko.

Liburu horretan, Tomás Urzainquik adibide bat emanez jarraitzen du bere gogoeta: “Zalba eta San Martin gurutzatu zituzten gutun partikularrak (erdizka euskaraz idatziak), Karlos III.a Noblea erregearen gobernuko bi goi-kargu XV. mendearen hasieran, Nabarrako erresuman klase agintariak erabiltzen zuen hizkuntza euskara zela frogatzen du, nahiz eta dokumentu ofizialak edo publikoak latinez edo hizkuntza erromantzetan idatzita egon”.

Martin San Martín fidantzen maisua eta erregearen idazkaria zen, segur aski Nafarroa Garaiko erdialdekoa. Matxin Zalba erreginaren diruzaina eta Iruñeko errege idazkaria zen. 

Are gehiago, deigarria da zati ofizial bat eta zati informalago bat dituen gutun honetan, euskara gehien erabiltzen den zatia alde ofizialean izatea, eta horrek indartu egiten du Nabarrako administrazioan euskararen ahozko erabilera.



Peio Monteanok, “La lengua invisible” (Hizkuntz ikustesina) aipatutako liburuan, azpimarratzen du: “Mende horretan (XIV-XV. mendeetan eta konkistara arte), praktikan, beharrezkoa zen errege ofizialek euskara jakitea, eta horietako askok, jatorrizko hiztunak ez zirenak, ikasten zuten (…), gauza bera gertatzen zen Elizan, apaizei aintzinatik eliztarren hizkuntza jakitea exijitzen baitzen.

Hare gehiago, Iruñeako katedralaren estudioan XIV. mendean, bertako idazkariak bere luma probatzeko bere ohiko dokumentuak latinez idatzi baino lehen, pergaminoaren gainean, euskarazko perpaus errimatu baten zirriborroa idazten du: Pater Noster txikia, Deus perententzia, lurrak dakar ogia, zotzak ardan bustia…”. 

Monteanok beste adibide bat ere ematen digu: "Erriberriko gazteluko alkate, merino nagusia eta Nabarrako Karlos II erregearen bastardoa zen Ezpeletako Beireko kondearen 1505eko liburu baten ertza, euskaraz idatzita dago, horrek erakusten du, euskara ez zela herri-hizkuntza soilik, baita baskoien erresumako goi-mailako klasearena ere: “Mutila nescatoa andrea gisona mutil chaperuge / antonjo gandaygu suquetanjque gandaygu / armosadu meryendadu / [zue]”.

Hare gehiago, mende hauetan Ingalaterrak frantsesa erabili zuen bere gortean eta bere epaimahaietan 1362ra arte, gainera, "Ehun urteko Gerran" zegoenean Frantziaren aurka. Ingelesa herri xumearen hizkuntza zen garai honetan, gramatika arauetara azpiratu ezina, eta goi klaseak frantsesez aritzen zen. Nabarrako erresuman ez zen horrelakorik gertatu, euskara ez zen beste hizkuntz erromantze bategatik ordezkatua izan.



ESPAINAREN KONKISTA AURRETIK

Monteanok, bere liburuaren amaieran azaltzen digu nola, Erdi Aroa eta Aro Modernoaren hasieran Goi Nafarroa inbaditu zutenean (1512-24)beharrezkoa dela euskararen presentziaren hastapenak berrikustea. Izan ere, ondo aztertutako testuek erakusten baitute, euskara indarrean zegoela erreinuan, eta ez atzeraka, gaztela-espainolen okupazio-mendeetan konstantea izango den eta den bezala.


“La Guerra de Navarra” (Nabarrako Gerra) izeneko beste liburu batean (2010), Peio J. Monteano berak, Espainiaren konkistaren unean euskararen egoera aztertzen du, dokumentu baten oinarrituta. Dokumentu horrek: “XVI. mendearen hasierako (Goi) Nafarroako hizkuntza-mapa lehen aldiz ematen digu, besteak beste, dokumentu honek erakusten du, euskaren atzeraka oso txikia izan zuela Erdi Aroan zehar”.

“Gatibuei emateko bulda” bat da dokumentua, Iruñeko Elizbarrutian diru-bilketa berri bat egiteko. Bertan, eliz-barrutia hiru eremutan banatzen zen,  erromantzazio mailaren arabera: “Horrela (ikusten da), euskara XVI. mendearen lehen erdian, hizkuntza hegemonikoa zela erresuman, 10 nafarretik 8 bizi baitziren nagusi zen lurraldean”. 

Honek ez du esan nahi beste %20ak euskara ez zekienik, baizik eta nafar-erromantzea edo mozarabierarekin hitz egingo luketeela kasu askotan (ordurako gaskoi eta okzitaniar hiztunak ia desagertuak baitziren), eta beste batzutan ez zekiteela, noski.


Konkista aurretik, Nabarrako erresumaren hegoaldean euskarak zuen presentziaren adierazgarri da 1540an Pedro Petillas nekazariak, Erriberako hiriburuan (Tuteran) lan egiten zuen albaitari zamoranoari buruz testu judizial baten esan zuenak: 

“ez du euskaraz hitz egiten ezta ulertzen,  gaztelaniarra delako (…) ez ulertzeagatik, interprete bat bilatu ohi du, eta horretan denbora galtzen du, eta oso ondo etorriko litzaiokeela euskaraz hitz egiten jakitea, etxera joaten zaizkionak jasotzeko".  Testu judizial horretan bertan esaten da Erriberan euskara “bertoko hizkuntza” dela.



Artaxonako Jimeno Jurio historialariak “El euskera en Navarra” (Euskara Nabarran -1996-) oso argi esan zuen: 

“Argi esan dezakegu Nafarroa Garaiko Erriberan, Araban eta Aragoin, horien mugakide izanik, etapa ezberdinetik pasatu zirela -aurre-euskara, euskara-zelta, euskara-latina, euskara-arabiarra, euskara-erromaniko arabiarra, euskara-erromanikoa IX-X  mendetik aurrera. Azken ziklo honetan, euskal-erromanikoan, bi bereizketa egin behar dira:

Erdi Aroan euskal-erromantze zikloa, errespetua eta nahasketa bideratu zuena, euskara, nafar-erromantzea eta mozarabieraren artean; bigarren ziklo bat XVI. mendetik aurrera Nabarrako erresuma galtzean, non euskara, nafarren hizkuntza propioa, gutxietzia izan zen, bizitza sozialetik banandua konkistatzailearen hizkuntzagatik: gaztelania". Amerikako kolonietan egin zuten moduan, azken finean.

INPRENTAREN SORRERA


Erromatar Inperiotik, ekintza ofizial guztietan ezarpen handia izan zuen latina idatzizko hizkuntza gisa, administrazioan eta erlijio gaietan. Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori ondoren, latinaren transmisioa elite baten hizkuntza gisa ezarri zen Europa osoan, ulertzen ez zuen herriaren aurrean, ordurako sasi-latin bat hitz egingo zuenak (hizkuntza erromantzeak) edo euskera gure kasuan.


Baina, Erdi Aroan, euskal erromantzeek, nafar-rromantzea eta gaskoi-bearnesa, latinaren lekua hartu zuten gure erresumako administrazioan. 

Euskarak zailtasunak izan zituen grafiarekin, latinetik eratorria ez delako —ezta indoeuropar hizkuntzetatik ere, aintzineko Europako jatorrizko hizkuntza bakarra baida—, baina ez da garrantzizko kontua, XVI. mendetik literatura-hizkuntza baita, eta hori bat dator Europan erromantzeak ez diren hizkuntza gehienen kronologiarekin.




INPRENTA NAFARROAN

Gutembergek erabili zuen inprenta lehen aldiz 1455ean eta Euskal Herrira 1489an iritsi zen. Baina, 1490era arte ez zen lehen liburua inprimatu Iruñean, oraindik librea zenean beraz, Arnalt Guillem Brocar bearnesaren eskutik eta "Manuale secundum consuetudinem ecclesiae Pampilonensis" zuen izena. Pixkanaka pixkanaka sartu zen makina hau, benetan garestia zelako liburu bat inprimatzea. 


Arnalten alaba zen María Zozaya Lizarrako Manuel Egiarekin ezkondu zen, eta Alcalá de Henareseran eraman zuen inprenta. Han, euskarazko lehen testua argitaratu zuen 1530. urtean, Salamankan bizi zen Marineo Siculoren  (1460-1533) "Opus de rebus Hispaniae memorabikibus" liburua argitaratzean, bertan 38 hitzeko euskarazko hiztegi bat zegoen latinera itzulia eta 100 zenbakira arte hamarretik hamarrera.



Manuel Egia Lizarrara bere jaioterrira bueltatu zen, Baskoniako bigarren inprenta bertan jarriz 1546. urtean. Hiltzerakoan, Adrian Anuers edo Anversek flamenkarrak hartu zuen inprenta.1568an Adrian Anuers inprimatzailea kexu zen, Gaztelako erromantzean inprimatzen zituen liburuak ez zirelako Nabarran saltzen:

 "y como este reino sea tan pequeño y la mayor parte del sea bascongado, se vende muy poco de lo que imprime" ("eta erresuma hau hain txikia denez eta euskaldunak zatirik handiena, oso gutxi saltzen da inprimatzen duenetik")


Flamenkarrak, 1561 urtean Kontrarreforma Katolikoaren eskutik Sancho de Elsoren liburua argitaratu zuen, euskarazko bigarrena eta Hegoaldeko lehena, gaur galduta badago ere: 
"Doctriba christiana y pasto espiritual  del alma para todos estados, en castellano y vascuence".

Adrián Anversen alaba bat, Tomas Porralisekin ezkondu zen, honek inprenta Iruñera bueltatu zuen eta  1596. urtean  euskarazko 539 atsotitz argitaratu zituen, gaztelaniara itzuliak.


INPRENTA BESTE HIZKUNTZA BATZUETAN

Gazteleraz eta Espainian, Juan Párix de Heidelberg alemanaren "Sinodal de Aguilafuente" izan zen horrela argitaratutako lehen liburua 1472. urtean Segovian,  baina 48 orri bakarrik zituena. Aguilafuenten egindako Eliza Katolikoaren sinodoaren akta zen, erlijio gai bat beraz. 

Sinodal de Aguilafuente

Iberiar Penintsulan inprimitutako bigarrena eta lehen liburu literarioa, berriz, katalanez inprimatu zen 1474. urtean Valentzian,  "Les trobes en llaors de la Verge Maria" Ama Birjinari eskeinitako 45 poesiaz osotua. Mende hori eta aurrekoa da katalan hizkuntzaren "Urrezko Mendea" (XIV-XV).

Raoul Lefévre idazten

Ingelesezko eta frantsesezko lehen liburu inprimatua berdina izan zen, Raoul Lefévre frantsesaren "Recueil des Historyes of Troye" (1466),  ingelesera “Recuyell of the Historyes of Troye” (1474) bezala itzulia. 

Ordura arte, ia liburu guztiak latinez argitaratzen ziren, gero, inprentak ekarri zuen kostu-merkatzeari esker, literatura apaizen sotanen azpitik atera ahal izan zen, nahiz eta lehen mende horietan oso garestiak izaten jarraitu eta aberatzen edo dirudunen esku gelditu inprimaketa. 

Baina, oraindik matematikari eta zientzialariek, latinez idatzi zuten euren lan osoa, adibidez, Spinozak (Herbehereak 1632-77), Leibnizek (Alemania 1646-76) edo Hobbesek (Ingalaterra 1588-1679) bezalako filosofoek eta Kopernikok (Polonia 1473-1543), Keplerrek (Alemania 1571-1630), Linneok (Suedia 177-1778) edo Newtonek. Izan ere, euren ama-hizkuntzak "erdipurdikoak" zirela uste baizuten, gramatika eta zientzia-arauetara murriztezinak.


AZKEN ESTATU BURU EUSKALDUNA

Beraz, inprenta, XVI. mendeko berpizkundearen irekiera mentala eta baita ere Biblia herrira hurbildu nahi zuen protestantismoak, liburuak hizkuntza guztietan idazteko hasiera eman zioten. Lehenak, Estatu propioa zuten herrien hizkuntzak izan ziren, eta hori izan zen euskararen kasua bere lurraldeko alde librean, Behe Nafarroan. 

Gero, beste bultzada bat, Eliza Katolikoaren Kontrarreformaren eskutik etorri zen, baina beti eliz-liburuetara murriztua.


Enrique II Zangotzarra, azken errege eta Estatu buru euskalduna:
https://lehoinabarra.blogspot.com/2020/06/el-ultimo-jefe-de-estado-euskaldun.html


Hegoaldeko Nafarroa osoa inbaditu ondoren, Behe Nafarroak izan zuen lehen erregea, Albret edo Labrit familiako Henrike II “zangotzarra” (1503-1555) izan zen, herri honetan jaio zelako horrela da ezaguna. Peio Esarte historialariaren esanetan: “Albretarrek, zin egin zuten bere primua erresumako hizkuntzan  haziko zela (euskaraz)".
.

Albreteko Henrike II.a Zangotzarraren soldadu nafarrek beren aliatu bearnes, gaskoi eta frantsesekin, Behe Nafarroa askatu zuten 1527an, Espainiak 1512. urteko konkistan inbaditua zuena. Horretarako, zangotzarrak, Gaztelan integratzearen kontra zegoen populazioaren laguntza izan zuen.

Henrike II.nak Zangotzarrak idatzita utzi zuen bezala, Nabarrako erresumaren lurraldeak direneei buruz:“Gipuzkoa, Bizkaia eta Alaba eta Errioxako zati handi batean Burgosko zumeraino (…), Nafarroako erregeek garai batean hilobiak eta Nafarroako armarriak zituzten, Naiaran eta beste hiri eta hiribildu batzuetan, baita Logroñon eta beste hainbat lekutan, orain gutxi ezabatu dituztenak"


Álvaro Adot Lerga historialariak Albret edo Labrit nafar dinastian espezializatuak, bere “Infancia y Adolescencia de Enrique II de Navarra” lanean,  Henrike II. Zangotzarrak hitz egiten zituen hizkuntzak esaten dizkigu:

"Henrike printzeak hainbat hizkuntza ikasi zituen haurtzaroan. Bazekien bearnesaz hitz egiten, bere amaren gortean erabiltzen zena (bere hiru Estatu independenteetako bat, Andorra eta Nabarrarekin batera), eta halaxe islatzen du Nafarroan "Hostaleko diruzainak" edo printzearen "espenseroek" idatzitako dokumentazio askok. Nafar-erromantzea ere menderatzen zuen, hizkuntza honetan idatzita baidaude erreinuaren ordezkari nagusi izan zen bere garaietako dokumentu guztiak".

Azalpena:  https://lehoinabarra.blogspot.com/2016/01/andorra-o-el-miedo-de-hablar-del-reino.html


Gainera, gehitzen du Álvaro Adotek: "Frantziar hizkuntza ezagutzen zuen, Frantzisko I.aren eta Frantziako Claudiaren gortean bizi izan zen bitartean perfekzionatu zuena, eta, seguruenik, haurtzarotik ere ikasi zuen euskaraz, hainbat datu pentsarazten digute horrela, hala nola, Nafarroan, batez ere Iruñean, izandako hezkuntzari eta egonaldi jarraituari buruzkoak, edo, gerora, Nafarroa Behereko errege izateak".


Beñat Etxepareren sortetxea

Ideia bera azpimarratzen jarraitzen du Álvaro Adot-ek pixka bat aurrerago lan berean: "Eta garrantzi gutxiago ez duten beste datu batzuk ere bai, hala nola Nafarroako Errege Etxeak Linguae Navarrorum delakoaren idatzizko zabalkunde hasiberriari ematen dion laguntza, XVI. mendearen erdialdetik aurrera: lehenbizi Henrike berak, “Linguae vasconum primitivae” liburuaren argitalpenari lagunduz, Etxeparek  1545. urtean idatzi zuena, eta, ondoren, haren alabak, Joana erreginak, Itun Berria euskaratu eta 1571n argitaratu zuena, itzultzailea Joannes de Lizarraga apaiza izan zelarik".

Henrike II.aren jaioterriko hilarria Zangotzan, gaztelaniaz, menderatzen ez zuen hizkuntza bat, bere eta nafarr oroen etsaien hizkuntzan.

Beraz, Henrike II.ak, bearnesa ama-hizkuntza gisa zuen, euskara ere bazekien eta Nabarra erresumako hizkuntza nagusi zen; gainera, Henrikek, nafar-erromantzea eta frantsesa ere bazekizkien.

Henrike "1512ko udan Nafarroatik ihes egin zuen arte, Gaztela-Aragoiko inbasioaren ondorioz behartuta, Iruñean bizi izan zen denbora gehien, erresumaren gune politikoa baitzen, han baiziren gobernu-erakunde nagusiak: Errege Kontseilua, Gorte Nagusia eta Comptos Ganbera".

Nafarroako errege familiaren eta erresumaren armarriak,
Nafarroako Joanaren 
Otoitz-orduen liburuan, Evreuxeko kondesa, Frantziako erregina Carlos IV.narekin ezkontzean. Esku-idatzia  pergamino parerean, Parisen inprimatua (1325. urtean edo geroagokoa)


Nabarrako Henrike II.na Zangozarrak, Donapaleu-Saint Palais elizan Behe Nafarroan, Gorteak batzartzera deitu zituen 1523ko abuztuaren 28an, handik aurrera bertan batzartzeko asmoz Iruñea askatu arte.

Gainera, "kantzelaritza" bat izendatu zuen, presidente bat eta sei kontseilarirekin, abokatu bat eta errege izendapeneko prokuradore orokor batekin. Erresumak dirua jaulki zuen berriro (Peio Esarte, "Navarra 1512-1530"). 

Henrike II.a Zangotzarrak, Behe Nafarroako erreinu murriztuan, magistratu eta parlamentariei euskara jakitera behartu zituen. Baita kantzelaritzako kide izateko: "nafarrak izan behar zuten eta euskaraz jakin" (Joseba Asiron historialaria "Nafarroako erregearen espetxea eta ihesa"). Nahiz eta ejerzitu inperial espainolak, Behe Nafarroa 1524an berriro inbaditu, 1527an Henrikek askatzea lortu zuen beste 100 urtez.

Marrazkia Martintxo Altzuetarena


EUSKARAZKO LEHEN LIBURUA

Ez da hutsala ikustea euskaraz idatzitako lehen liburuak Nabarrako erresuman inprimatu zirela, Behe Nafarroan, hau da, Estatu honek euskal literaturaren sorrera babestu zuen. 

Behe nafar libre batek, Bernard Etxepare apaizak, "Linguae vasconum primitiae" idatzi zuen, euskaraz idatzitako lehen liburua, 1545ean argitaratu zena eta Henrike II.a Zangotzarraren gortearen diru laguntzari esker.

Inprimitutako lehen liburuak:
Frantsesez 1466an
Espainol-gazteleraz 1472an 
Katalanez 1474an 
Portugesez 1487an

Hikuntza ez erromantzeetan:
 Ingelesez 1475an
Eslaviar hizkuntza baten: 1494
Polonieraz: 1513
Euskaraz: 1545
Lituanieraz: 1547
Eslovenieraz: 1550
Errusieraz 1564an
Irlanderaz 1564an
Albanieraz 1555an
Bulgarieraz: 1651
Galizieraz: 1810

Bernard Etxeparek, Bernard Lehete erregearen abokatu pertsonalari, horrela idatzi zion, : "Iaun noble et naturazcoac beçala bay tuçu eftimatzen, goratzen eta ohoratzen heufkara, çuri neure iaun eta iabia beçala igortzen darauritzut heufcarazco copblabatzu ene ignoranciaren araura eguinac. Ceren iauna hayec iqhuffiric eta corregituric plazer duçun beçala irudi baçautzu imprimi eraci diçaçun eta çure efcutic oroc dugum ioya ederra Imprimaturic heufcara orano içan eztena (...)" 



ERRENAZIMENDU NAFARRA

Protestanteen asmoa Biblia norberak irakurtzea eta interpretatzea zen eta ez Aita Sainduak eta apaizek, horretarako, latinetik jendearen ama hizkuntzetara itzuli behar zen. Alemanezko lehen liburua Biblia izan zen 1522. urtean, grekotik Luterok itzuli zuen baina Itun Berria baino ez.

Henrike II.aren eta Nabarrako Margaritaren alaba izan zen Joana III.na nafar erreginaren aginduz, 1571n Beraskoitzeko Joanes Leizarraga apaiz lapurtarrak, Testamentu Berria euskarara itzuli zuen, Pabeko Protestanteko Elizako Kontseiluak ordaindua. 

Joanes Leizarraga
(Irkus Robles-Aranguizen margoa)

https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Irkus_Robles-Arangiz
 

Frantsesezko lehen Biblia urte gutxi batzuk lehenago argitaratzeko agindu zuen Margarita Valois-ek, Frantzisko I.a erregearen ahizpa eta gero Nabarrako erregina izan zena,  Nerango bere Gortetik egin zuen (Labrit edo Albreteko konderrian), Florentziarekin batera errenazimentuaren sorlekutik. Margarita de Nabarra izan zen lehen emakume errenazentista.

Gaztelaniaz inprimatutako lehen Itun edo Testamentu Berria 1569koa da, Espainako koroian protestantismoa ez baitzen onartu eta latina zen oraindik nagusi hizkuntz liturgiko bezala, Eliza Katoliko oso atzerakoia baitzen gai hauetan Kontrarrefoarmara halabeharrez sortu zuten arte.






Jon Oria Oses historialariak (Lizarra - Lizarra, 1931- Torrevieja 2016), garai honetan Ingalaterrako unibertsitateetan espezialitu zenak, honi buruz esan zuen: “Detxepareren lanak frogatzen du euskara, eta ez frantsesa edo espainiarra, zela lingua navarrorum Nerac-en", Albret konderriaren hiriburua, errege eta erreginak bizi ziren tokia, Espainiako mugetatik urrundu beharrean nafarroatik ihes egin zutenean, "hori berretsi egingo da berriz ere, Joanes Leizarragak Itun Berria ama-hizkuntzara egin zuen lehen itzulpenarekin, Margaritaren alaba izan zen Albreteko Joanaren erregealdian".


Jonek ere aipatzen du: "Onartu behar da Nabarrako erresuman euskal mugimenduaren bultzatzailea Margarita izan zela, humanista pila bat erakarri baitzituen Gortera; izan ere, mugimendu errenazentistak, Europako artea eta literatura Greziaren eta Erromaren iturri klasikoetara itzulera sustatzeaz gain, hizkuntza indigenen garapena ere sustatu zuen, modu kreatibo baten adierazteko; gure kasuan, euskara izan zen, nahiz eta eskuizkribu gehienak galdu”.

Antoine, King of Navarre, and Jeanne III, Queen of Navarre. From a miniature painting. Chromolithograph from Hefner-Alteneck's Costumes, Artworks and Appliances from the Middle Ages to the 17th Century, Frankfurt, 1889. Illustration by Dr. Jakob Heinrich von Hefner-Alteneck, lithographed by C. Regnier. Dr. Hefner-Alteneck (1811-1903) was a German museum curator, archaeologist, art historian, illustrator and etcher



SARAKO ESKOLA


Axular baserria Urdazubin


Hasieran, eremu erlijiosora mugatu bazen ere, Lapurdiko Sarako eskola izan zen XVII. mendean euskararentzat lehen mugimendu literario garrantzitsu eta ezinbestekoa, gure hizkuntzaren "Urrezko Mendea". 

Sara, Donibane Lohitzune  eta Ziburuko apaizak, Henrike III.a Gaskoi edo Bearnesak” (Joana III.naren semea), ematen zietelarik babesa, gerora, Frantziarko Henrike IV.na izango dena, lehen errege Bourboila.

Eskola horren inguruan, Pedro Agerre Azpilikueta “Axular” bezalako gizon trebeak elkartu ziren. Urdax zen bere jaoiterria, 1512an Espainiak inbaditu zuen Nafarroako lurran geratu zena (euskalkiz baxe nafarra zen), baina Axularrek Nafarroako lur askean egin nahi zituen bere eliz-lanak, eta horretarako Henrikek baimena eman zion, bera nafar oroen erregea zela gehituz.

1554ko poesia liburua, Nabarrako Henrike III.na umeari eskeinia, euskaraz:
Gure Principe don Henrrique Iaunari:
Mundugucia huna vetor, aur noble onengana
Oin escuen apazcera,Iaun andiari beçala.
Ez iaio da ez iaioco yor onen ygoala
Hanuat uada seynale andi ceruan dacusaguna
Lenguoaie oroc vadiote varon handia çarala
Nic diosçut cyratela Iaun gucien Iáuna





ARO ILUNA

1610ean, Nabarrako Henrike III.a eta Frantziako IV.a erahil zuen jesuita ohi batek Vatikanoaren aginduz. Frantziako Louis XIII.na, Henrike III.ren semea, Frantziako gortean Robespierrek hezitua izan zen, ez zuen euskararekin inongo erlaziorik eduki, eta Bianako Printzea izateari ere uko egin zuen, Nafarroako gortean hezitua ez izateko.

1611n, Louisek berak Foru guztiz frantses batzuk derrigorrez ezarri zituen Nabarrari, non erregeak "hautesle" izateari uzten baitzion, Nabarrako Gorteak Orreagatik (VIII.mendeetaik) egiten zuten gisara. Baina, Foru horietan oraindik, euskara edo herrialdeko hizkuntza jakitera behartzen zen, Nabarrako justizia-administrazioan sartzeko.

Henrike II zangotzarra bezala, oraindik Louis XIIIk, euskara jakitera derrigortzen zuen erresumako epaile eta lege gizonen artean

Louis XIII.ak, 1620an amaitu zuen Nabarraren eta Bearnoren subiranotasunarekin, eta Donapaleuko eta Pabeko parlamentueak Frantziarenaren menpe gelditu ziren Errege Ediktu baten bidez.

Beraz, Nabarrako erreinua behin betiko galtzeak, mendeetako geldialdia ekarri zuen euskarazko liburuen argitalpenean. Gaur egun, galduta dauden hainbat liburu zientifiko ere idatzi ziren ordurako, Jackes Bela zuberotarrak idatzitakoaren antzera. Ordutik eta mendeetan, oso liburu gutxi idatzi ziren euskaraz, eta horrek urrundu egingo du nafarren hizkuntza literaturaren eta zientziaren mundutik.

Etienne Materre frantziskotarrak, frantsesa eta euskaldun-berriak, “Doktrina Kristaua” idatzi zuen 1617an, prosan idatzitako lehen euskarazko liburua da, eta ia bat dator Donapaleu eta Pabeko, Nafarroako eta Bearnoko, gorteen Louis XIII.aren frantziar erregearen okupazio militarrarekin. Honek, euskararen garapena errotik eta epe laburrean moztu baitzuen (eta bearnesa edo gaskoi hizkuntzarentzat). 

Materra edo Marterre: "miretfico duçue aguia, nic Eusfcal-herrico ez-naicelaric Eufcaraz efquiribatceco aufartciaren hartcea" (1617). "Euskal "Herria" idatzita agertzen den lehenetariko aldia da, Lazarraga (1567) y Leizarragaren (1571) liburuen ostean.
"Doctrina Christiana"
Esteve Materrek 1617an idatzi zuen lapurtera klasikoan, eta bigarren edizioa Louis XIII.naren erregearen inprimategitik atera zen, eta 1623an, 1648an, 1693an eta 1704an beste behin inprimatu zen. Aita Villasante Euskaltzainburu zenaren arabera, garrantzi handia izan zuen bere garaiko idazleentzat eta, oro har, euskara klasikoarentzat. 2015. urtean Danimarkako erregearen liburutegian lehen ale bat agertu zen.


FRANTZIAKO IRAULTZA, EUSKARAREN JAZARPENA

Frantziako Iraultzak (1789) euskararen jazarpenari hasiera eman zion. Are gehiago, Frantziako Iraultzan ordura arte euskaraz idatzitako 90 liburuak erre egin zituzten eta asko ezin izan dira berreskuratu. 

Geroztik, euskararen kontra Frantziak zein Espainak derrigortutako legeen laburpena, hemen irakur daiteke: https://lehoinabarra.blogspot.com/2021/05/las-leyes-contra-el-euskera-y-el-catalan.html




ONDORIOA


Nabarrako erresuma konkistatu aurretik, euskararen egoerak ez zuen zerikusik, Albako dukearekin iritsitako espainiako agintarien eraso eta mespretxuarekin (gaurarte jarraitzen duena), berdi gertatzen da Louis XIIIrekin Iparraldean.


Euskaldunen erreinu independentearen historia gure egi historikoa da baina baita gure gaurko errealitatea. Era berean, herri honen askatasun bidean, “indar-idea” bateratzailea izan daiteke, edozein arma konbentzionalak ez duen potentziakoa. 


Ez dugu Estatu baten izena eta izana asmatu behar, 778ko abuztuaren 15ean sortu genuen. Gaur, Herri honek behar duena, bere Estatua inbaditzaileengandik askatzea da. 

Abenduaren 3an Gure Estatuaren eta Gure Hizkuntzaren Eguna ospatzen dugu.