AMAIUR 1522-2022

AMAIUR 1522-2022

Aitzol Altuna Enzunza



BINKE, Galdakanoko etxe guztien postontzietan banatzen den aldizkaria, 2022ko ekainean



Nafarroako baskoien Estatua, zatika joan ziren inperialistak azpiratzen. XII. mendean kostaldea konkistatua izan bazen, XVI. mendean erreinuaren ardatzari tokatu zitzaion: Goi eta Behe Nafarroari. 


Fernando Errege Katolikoak (Isabel hila zen ordurako eta Fernando Foix-eko Germanarekin ber-ezkondua), Albako dukeari, Espainiako gudarosteari, Nafarroa erasotzea eta azpiratzea agindu zion. Garai horretan hasi zen deitzen Espainia Gaztela eta Aragoiari. Arabako Aguraindik sartu zen espainiar gudarostea 1512ko uztailean. 

 

Baina, nafar prestuek, frantses eta gaskoien laguntzarekin, 1521an Nafarroa Behera beste 100 urtez askatzea lortu zuten, baita gotorleku batzuk, euren artean Amaiur eta Hondarribiako gazteluak. 

 Mapa honetan argi ikusten da Amaiur leku estrategikoa zela, Garaziko eta Baionarako bideak kontrolatzeko Otsondoko mendatearen bidez. Peio Monteano Sorbeten liburutik "Amaiur 1522, Los navarros que defendieron el reino".




Aurten, 500 urte betetzen dira 9 egunez 10.000 espainiar soldaduei eta euren 16 kanoiei aurre eginez 150-200 nafar: “Amayurko gaztelu baltz ori, berreun gudari sumin, zaintzen zaituen zaldun onak, Naparra-aldez egin zuten zin” (Esteban Urkiaga “Lauaxeta”). Gaur egungo historialariek, zifra hauek erdira jaisten dute.


Frantzisko Xabierren anai nagusiak, Joanes eta Miel, ihes egitea lortu zuten, baina gazteluaren buru ziren Jaime Belaz Medrano lizarrarako kapitaina eta bere semea, Iruñean kartzelaratuak eta bertan erahilak izan ziren, Iruñeako San Nicolás elizan pozoituak. 

Jaime Belaz Medranoren armarria
Familiaren XII. mendeko gaztelua Iguzkitzan



Zorionez, nafarrek espainolen kontra altxatu ziren berriro ere, eta Baxe Nafarroa inperialismotik askatzea lortu zuten 1527. urtean, horrela, euskaldunen Estatua ia beste 100 urtez subirano mantendu zen, nafarroako gobernua Donapaleuko eliza biltzartzen zelarik.



Pasadan urtean, Amaiurren gotortuak zeudenekin idatzitako 51 eskutitz argitaratu ziren, eurotariko batek zioen: 

“Gure leinu eta naziokoak diren zaldun guzti horiek, inoiz beste naziorik irabazi ez duen ohorea irabaziko duzue”


200 euskaldun haientzat, betiko argia! 


Amaiur, Memorian Lekukoak, 
Nabarralde Fundazioa