URGOITIKO ERAILKETA
Fernán Pérez de Ayalak 1376an idatzi zuen, azken Abendañotarra gasteiztarrengandik ihes irten zenean, bere osaba zen Galdakanoko Sanchoren semeak artatu zuela XII. mendearen amaieran, Nafarroako lur hauek konkistatuak izan aurretik.
XIV. mendean, Abendañotarren leinuaren buruak Juan zuen izena, Urkizutik, besteak beste, Arratia osoa bere menpe zuelarik. Bere lehengusu bat, Pedro, Aramaioko VI. jauna zen, XII. mendean Nafarroako erregeak sortutako tenentzia edo jaurgo txiki bat.
1925eko Urgoitiko postala https://apps.euskadi.eus/emsime/catalogo/museo-museo-vasco-de-bilbao/titulo-caserio-en-urgoiti/objeto-postal/ciuVerFicha/museo-57/ninv-TP-2010-0773-053 |
Lehengusu biak, «Urgutin» batzartu ziren 1337. urtean, orduan eta mendeetan, Galdakanoko zentroa zena. Lope García Salazarrek, Bizkaiko lehen historialariak idatzi zuen bezala: «Seyendo primos, fuendose en solas, en compañía, dándole con las armas por detrás» («Las Bienandanzas e Fortunas», 1476). Hau da Juanek, Pedro bere lehengusua erahil zuen Urgoitin, Arratiako buru bera zela argi gelditu zedin.
1936an Españako hegazkin faszistek, Urgoiti edo Puentelatorreko dorrea bonbardatu zuten, Bilboko Burdin-Heziaren parte zelako. Oraindik bertan, dorrearen hormak ikusgai daude, baita errota eta burdinolarenak ere. Zubia da zutik gelditzen den bakarra, baita «Burdinaren Jauregi» dotorea.
Burdinaren Jauregia, Urgoiti Goikoa. Bere historiaren berri hemen: https://lehoinabarra.blogspot.com/2021/10/el-fuero-de-las-ferrerias-de-bizkaia.html |
2012. urtean, Orreaga Taldeak, bertan oroigarri bat jarri zuen, Nafarroako gure Estatua defendatu zuten familien gomutan.