OTSO ARGALA EDO TXAKUR LODIA, ZER NAHIAGO?

OTSO ARGALA EDO TXAKUR LODIA, ZER NAHIAGO?




Esopo grekoak, orain 2.600 bat urte, idatzitako fabula honetan, gure Herriak gaur bizi duen egoeraren islada ikustea erraza da:

“Otso argal eta goseti batek, txakur lodi eta ongi jandako bat aurkitu zuen bere bidean:
 
Esaiztazu –esan omen zion-, zergatik, ni zu baino indartsuagoa eta ausartagoa izanik, ez dut zer jan aurkitzen eta ia gosez hiltzen naizen?
 
-Arrazoia -erantzun zion txakurrak-, asko zaintzen nauan ugazaba bati zerbitzatzen dudalako da, eskatu barik ere ogia ematen dit, hezurrak eta janari hondakinak gordetzen dizkit, eta etxea zaintzea baino beste eginkizunik ez dut.
 
-Ah ze pagotxa zurea! –erantzun zion enbidiaz beterik otsoak.
 
Ba begira –ihardetsi zion txakurrak-, zuk nahi ezkero, etorkizun bardina eduki dezakezu, nire ugazaba zerbitzatzen etorriz eta etxea gauez lapurrengandik zainduz.
 
- Ados orduan –esan zuen otsoak-, gogokoago dut, ezer egin barik bizi, teilatupean eta janariz gainezka, basoan euri eta elurpean ibili baino.
 
Baina…barkatu nire atrebentzia! –gehitu zuen otsoak txakurraren parean jartzean-, lepoa ile gabe duzu, zer gertatu zaizu?

-Ez da ezer –buru makur txakurrak-, etxetik irten ez nadin, egunez kate batez lotzen nautelako da; horrela, gauez, esna-esna nago eta edozein tokitik ibili naiteke.
 
Orduan –esan zuen otsoak-, etxetik irten nahi baduzu, uzten dizute?
 
- Ez, hori ez –erantzun zuen txakurrak.
 
- Aske ez izatekotan...-ihardetsi zion otsoak-, horrenbeste maite dituzun ondasun horietaz zuk gozatu, nire askatasuna sakrifikatu behar badut, orduan ez ditut nahi eta!”.
 
Ipuinondoa: “Askatasunean egindako lan gogorrak gehiago balio du, morrontzako edozein plazer baino”.