EUSKAL BASERRIAREN SORREREA

EUSKAL BASERRIAREN SORREREA
Aitzol Altuna Enzunza

“Arratiko zekorra, txikerra baine gogorra” Arratiko Esaera, Juan Enzunza Isasik, nire atitek, esana.

Lur komunak izatea ezaugarri bereizgarria zan, guztiak basoen esplotazinoa partekatu eta horren onurak lortzean ebazan eta. Horrezaz ganera, suteak saihesteko basoak garbituteko betebeharra eukien; eta, berbarako, bakotxak basoetatik lortu eikean egur kopurua be arau¬tuta izaten zan. Lur komun horreek dira Foruen ezaugarri bereizgarri nagusietako bat, eta lurrakaz bate¬ra, lurrak arautzeko erabilten zan Pirinioetako eskubidea be.

Lur komun ugari egozan, eta jen¬te txiroak goserik ez izateko balio eben; izan be, gaztaina izan zan mendeetan zehar bizirauteko jate¬ko nagusia. Gaztainak sikatzen ix¬ten ziran, hiru metroko diametroa eta metro bateko altuera eukien eraikuntzetan eta oso ohikoa zan holangoak ikustea, XIX. mendean ezkabiak euskal gaztainondoak arriskuan jarri zituan arte. Basoeta¬tik, haretxetatik eta arteetatik, jaten zan ezkur urunaz egindako ogia lortzean zan, kronikagile erromata¬rrak jaso eben moduan, eta neurri txikerragoan bazan be, sagarron¬doak landatu eta Kantauri aldeko sagardoa ekoizten eben. Makina bat baseliza dagoz, eta horreen inguruko lurrak be komunekoak ziran; horregaitik, ez dago Erdi Aroan baselizen inguruan inolako eraikinik (abadearen edo eleizgi¬zonen etxea izan ezik).
Erdi Aroko Bizkaiko gizarte osae¬rea azaltzeko aintzat hartu behar da Nafarroako Erreinuaren edo estadu propioaren barruan izan zala 1200. urtera arte, Estomes Lasak zuzendutako entziklopedia historikoak aitatzen eban moduan: "Ezin da ukatu Euskal Herriak ze¬lan edo halango feudalismoa bizi izan ebala, eta erregimen hori, ganera, ez zan bateragarria euskal gizarte tradizionala antolatzeko moduakaz, auzoetako, herrietako, herrialdeko edo bailaretako asan¬bladetan oinarritzen zan eta eredu ha".
Euskal Herrian ondo bereizitako eremu bi egozan : saltus (baso ugari eta lur komun asko zituena), eta ager (hegoaldeko laborantza eremua). Erromatarren erakun¬deak sakonago finkatu ziran azken horretan eta horren ondorioz feudo motako gizartea lehenago agertu zan, lurraren jaubetza pri¬badua erromatarren sasoitik eza¬gutzen zan eta. Kasu horretan be baziran salbuespenak, esaterako, Errege Bardeetako bazkarako lur komunak (partzuergoak eta), Pi-rinioan, Aralarren edo Gorbeian be izaten ziran. Azkenik, eleiza katolikoak beste feudalismo mota bat sortu eban, jaubetzako lurrakaz edo "koman¬deriak" deitutakoakaz.
Bizkaia osoa hartzean eban saltusari buruz aitatutako liburuak hau jaso eban: "Euskal Herrian egoan feudalismo eredua Euro¬pako beste herrialde batzuetan agertu zanaren antzekoa izan eitekean, erromatarren eragin txikia edo eraginik jaso ez ebana (Alemania, Ingalaterra, Eskandina¬via). Honeek ziran eredu horren ezaugarriak: a) Kristautasunaren eta mendetasunaren aurka ego¬zan laborari libreak apurka-apurka mendeko laborari bihurtzea; b) Feudalismoaren aurreko anto¬laketa soziopolitikoa kontrapuntu gogorra izan zan feudalismoko jauntxuen aurrean, klanetako aristokraziatik abiatuta sortu zana. Faktore horreen eraginez aita-tutako herrialdeetan jatorrizko feudalismoaren eredu zehatz bat sortu zan, eta herrialde horreen artean Euskal Herriko gune za¬bal bat be bildu daikegu. Feudalismo eredu horren ezaugarri bereizgarrien moduan aitatu daikeguz berandu agertu izana eta jauntxuen podere perso¬nalaren ahultasuna, besteak beste (…)".

Nekazari libreak
Alodianoak, hau da, lur alodialak zituen baserritarrak, benetako ne¬kazal aristokrazia osotuten eben, jaubeen morrontzatik kanpo bizi ziran eta. Eskubi jaube, norbanakoak ziran, oro har oso baldintza umiletakoak. Jauntxuen ordainarazpenak edo izaera publikoko erregeen ordai-narazpenak, zergak esaterako, ez eben ixten, alodioa suntsitu ara¬zoten. Alodio edo nekazari libre asko egozan Baskonia heze edo saltus osoan, Nafarroako-Iruñeko Erreinuaren ondoren.
Lur komun guztiak konteenak edo jauntxuenak ziran, eta Nafa¬rroako Erreinuan "tenente" dei- tzean jaken, (erregearen izenean kudeaketa-lanak egiten zituenak, hain zuzen), eta inoiz ez ziran jauntxu izatera heldu saltusean; horregaitik, baserritarren lur ho¬rreek modu librean erabili ahal izaten eben. Tenente lurrak "goi mailako domeinua" izena jaso eben, baserritarrenak, barriz, "do¬meinu erabilgarria".
Baserriak: herrixketako le¬hendabiziko etxeak
Erromatarren Inperioa desagertu ostean, lehen herrixkak 800. urte inguruan sortu ziran Europan. Bizkaian basoetan eta kostaldean zenbait eremu zabaldu zituen, baina sano arriskutsuak ziran normandiarren edo bikingoen erasoaldiakaitik. Mota horretako herrixkak topau dira Gerrika, Arta, Bolibar eta Iturrietan (Lea-Artibai) eta Bermejillo eta Karrantzako San Estebanen (Enkartazioak), Miota, Gazeta, Santo Tomas de Mendraka auzoetan (Elorrio), San Martin de Finaga (Basauri), Abris¬keta (Arrigorriaga), Gerekiz (Mor¬ga) edo Momoitio (Garai) Duran¬galdean, Otzerinmendi, Arzuaga, Artean, edo Elgezuan, Arratiako bailaran.
Lur komun guztietatik eta "Sal¬tus vasconum" dalakoan sakaba¬natutako populazinotik, Juntetxeak eta Ermandadeak leinuen aurka emondako pakearen ostean, "kor¬ta", "(x)sala" edo "sarobe" -"sel" Gaztelan esaten zan moduan- da¬lakoak sortzean hasi ziran; hau da, zelai bat, erdian harri bat eukana, bertan familia bat eta horren ga¬nadua izaten zala adierazoteko. Ez zan domeinuaren edo jaubetzaren ikurra, lehenagoko eraikinen aurrean bazkarako eskubidearen ikurra baino. "Bazka lurrak, zirkulu per¬fektuan osatutakoak eta erdian errauts harria deitutako mugarria eukana", eta zugatxak eta aterpea be biltzean zituana ("Historia de Euskal Herria Tomo II"). XIII. men¬detik, lur horreen jaubetza monas¬terioen edo infantzoien eskuetan egon da (nahiz eta herritarrak lant¬zean zituen), eta XV. mendera arte ez zituen zarratuten.
Saroien jaubetza pribaduaren bitartez agertu ziran euskal saltus-eko etxebizitzak, bihitegi itxurea hartuz, eta horreen azpian be izaten ziran (aletegiaren ganean). Baserriak. Herrixketako lehenen¬go etxeak egurrezkoak ziran, eta "caseria" deitzean jakien; sabaiak txilarrez eta zugaxkez egindakoak ziran, eta horregaitik ez dira gaur egun arte gorde. Dana dala, lur¬zoruan eta harkaitzetan aztarnak aurkitu dira Gorlizko udalerriaren eleiza inguruan, kostaldean.
XIV. mendean harria erabilten hasi ziran. Eraikin honeek den¬poran eboluzino naturala izan dabela be esan daikegu, A. Llano¬sek 2002an esan eban moduan: "Erraza da gure herrietako eraiki¬netan eta gaur egungo baserrietan orain dala 3.000 urte inguruko herrixketan erabilitako teknika be¬rak identifiketea (tresnak, harlan¬gaitza, adobea...)".
Gaur egungo baserrien for¬mea, hasieran egurrezkoa eta izkinak harlangaitzezkoak eta gero ia erabat harrizkoak, egurrezko egiturarakaz edo barik, XIII-XIV mendeetan hasi ziran eraigiten, "garaien" egiturea imitatuz; izan be, lehenengo baserriak bihite¬gien ziran, behealdeak egurrakaz itxita etxebizitzearen espazioa za¬rratuteko. Bihitegiak Erromatarren garaitik ezagutzen dira. Bihitegi baten lehen barria Marco Terencio Varron K.a. I. mendeko Ponpeiako armadaren nagusi zanak emon¬dako deskribapena da, "granjería sublimia" gisa deskribautakoa: "Beste batzuk lurzoruaren ganean esekitako bihitegiak eraigi zituen larreetan, Hispania Ziteriorrean bezala(…)".

Baserriaren boom-a
"Saltus vasconum" dalakoaren herri eraikuntzen handitasunak inguruko lurraldeetan baino (Kan¬tabria, Asturias, Gaztela etab.) hobeto bizi dan herria islatzen dau, baita Europako herrialde gehienetan baino hobeto be, nobleen etxebizitzak eta uribildu batzuetakoak salbu, orokorrean apalagoak ziran eta. Baserria da saltuseko edo baso eta mendi inguruetako euskaldunen herri eraikuntza garrantzitsuena eta Europa osoko garrantzitsuenetako bat, eta zalantza izpirik barik, alo¬dioen kokalekuak eta ohituretan eta, hortaz, herrian oinarritutako Pirinioetako ohiturazko eskubidea.
Baina euskal baserriaren boo¬ma XV. mende bukaeran izan zan (1490-1500), momentuko eko¬nomiaren egoera onagaitik, pro¬toindustriak, errotak eta armak eta burdinazko produktu mota guztiak egiteko burdinolak eragindakoa. Baserria berbea "baso-herri" hitz alkarketatik dator, eta aintzat har¬tu behar da "herri"-ren esangura zaharra "lurra" zala. Baserria bera edo eraikina "etxea" izaten zan, eta lursailak, animaliak, biztanleak, tresnak eta abarrek osotutako etxaldeak "baserri" izena hartuko leuke.

Baserria
Gaur egun 24 euskal baserri mota dagoz, horreetako 10 Bizkaian da¬goz, eta horreetako bat Arratiakoa da: Aterpe barik, etxebizitzara bi¬garren solairutik sartzeakoa, korta beheko solairuan izatea animalien beroa aprobetxetako, eta gaur egun kareztatua eta harriak berei¬zita dituena, nabarmenduta, ikus¬teko moduan. Arratiako baserri zaharrenetako bat Errandonea da, Ipiñaburun dagoena (Zeanurin), teilatua ur bietakoa; Urberka ba¬serria be (erdi hondatuta dagoa¬na) zaharrenetakoa da, eta Zulai¬barrekoa edo Asterrikoa be aitatu behar dira.
"Ezin dogu eta ez dogu ja¬torrizko baserria bilatu behar", modu bateratuan sortu ziran eta, ehunka, XV. mendearen azken hamarkadan, La arquitectura del caserío en Euskal Herria liburua¬ren egileetako bat dan Juan Angel Larrañaga arkitektoak azal¬tzen dauan moduan. "Horrek ez dau esan gura data hori baino le¬henagoko baserririk ez dagoanik, baina beste eraikin mota bat zan, dimensino txikiagokoa eta bako¬txak bere funtzinoa zehaztuta eukana: Bat etxebizitza moduan erabilteko, bestea alea bilteko": Baserriaren ezaugarri nagusia "autosufizientzia da" (…) "base¬rriak laborariak eraigiten zituela dinoan mitoa apurtu behar dogu. Guzurra da. Artisauak, gaur egun arkitektoak izango litzatekezanak dira baserriaren benetako erai¬kitzaileak, eta baserriez ganera beste eraikin batzuk be egiten zituen, esaterako katedralak".

Gaztelauek (gero espainolak) eta frantsesek Nabarrako erreinua inbaditu eta gero, lur-komunala, Nabarrako piriniar eskubidean oinarritzen zana, euskal Foru lez ezagunagoak diranak, behin eta berriro erasotuak izan ziran, Foruen kontrako Inperialisten ekintzak, herriaren altxamendua zekartzan, “matxino” edo ferroiek buru, horregatik “matxinadak deituko dira, haien patroi San Martin zalako.