GALDAKANOKO AHALDUN NAGUSIAK

GALDAKANOKO AHALDUN NAGUSIAK

  Aitzol Altuna Enzunza


BINKE! Galdakanoko aldizkarian 2022ko azaroan agertua

Jarri duten testuaren zati bat: 
"Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatutako erakusketa honen helburua da herritarrek hobeto ezagutzea erakunde honen eguneroko jarduera eta Lurraldearen erakunde-egituran duen garrantzia (…) Gernika mendeetan izan da Bizkaiko herriek mendeetan bidaltzen ebezan ordezkarien batzarlekua. Gernikako Batzar Etxean egiten dira Osoko Batzarrak. Gaur egun, hilean birritan egiten dira (abuztuan izan ezik): hileko hirugarren eguaztenean Batzar arrunta egiten da  laugarren eguaztenean Kontrolerako Osokoa”.


Uda aurretik anbulatorioko parkean, Bizkaiko Batzar Nagusiei buruzko panel informatiboak jarri zituzten. Bertan, hauen historia eta garrantzia azaldu nahi izan da, baina, nire ustez, ez zuten lortu.

Batzar hauek XI. mendean daude dokumentatuak, nafar Estatuaren oinarrizko egitura politikoa zirenean. Bertan, Bizkaiko Jauntxoak batzartzen ziren soilik, bailaren buru bezala. Lehenengo Batzar horietara, Arratiako Antso joan zen, Bediako Tosubandokoa seguruenik, orduan Galdakanoko udalaren barruan eta XII. mendean “Galdakano familia” bezala ezaguna izango denaren aurrekaria (hementxe familia honen jatorria: https://lehoinabarra.blogspot.com/2020/03/sancho-de-galdakano-no-es-torrezabal.html).


1506. urtean agertzen da dokumentatua lehen Ahaldun Nagusia, Usansoloko Fortun, familia honetako beste kide bat eta bere dorretxetik auzune honi izena ematen duena, gaur egun Areizaga jauregia eta Bridgestoneko “Josefinaren” bulegoak (Usansolo familiaren jatorria hementxe azaltzen da: https://lehoinabarra.blogspot.com/2020/07/origen-de-los-usansolo.html). 

Hare gehiago, Aldape-Isasi-Usansolo jaurgoa osatu eta gero, familia honetako 6 kideek izan ziren XVI eta XVII. mendeetan Ahaldun Nagusiak (hementxe azalduta eta euren izenak: https://lehoinabarra.blogspot.com/2021/11/los-galdakano-la-union-de-los.html)

 


Baina, Bizkaiko Batzar Orokorren garrantzi historikoa XVI. mendean kokatu genezake, udaletxe bakoitzeko ordezkari bat bidaltzen hasi zenean, bakoitzak jezarleku bat zuelarik, orduan ziren demokraziaren eredugarri eta ezagunak. Etxe bakoitzak bere ordezkaria bidaltzen zuen udal-batzarretara eta euren artean alkatea eta Gernikako ordezkaria hautatzen zen. 

Bizkaiko Foruetako antolakuntza politikoari buruz artikulu hau irakur daiteke, auzune-udala-bailara (merindadea) eta Bizkaiko Batzarra osaturaino: https://lehoinabarra.blogspot.com/2020/11/las-instituciones-nabarras-de-bizkaia.html


Testuaren zati bat ez zan zuzena: "Bizkaiko Batzar Nagusiek tradizio historiko handia dabe Erdi Aroa baino lehenagokoa (?), Gernikako Batzar Etxea eregi baino antxinagokoa. Halan da ze, Europako sistema politiko demokratiko lehenengotarikoen artean dagoz"

Rousseauk, demokrazia modernoaren aitak, ironiaz, esan zuen gutaz (1762): “Munduko herririk zoriontsuenean ikusten dugu, baserritarrek koadriletan harizti baten itzalpean moldatzen dituztela Estatuaren negozioak, eta beti zentzu onez”.

Hemen, suitzarrak gutaz esan zituen beste esaldi batzuk: https://lehoinabarra.blogspot.com/2021/05/la-carta-de-rousseau-al-arbol-de-gernika.html).


GAI HONETAZ BESTE ARTIKULU BATZUK:

Diputazioen sorrerari buruz artikulu hau irakur daiteke:

https://lehoinabarra.blogspot.com/2014/08/origenes-de-las-diputaciones-forales.html

Foruak zelan eta non idatzi ziren jakiteko artikulu hau da gomendagarria:

https://lehoinabarra.blogspot.com/2019/12/errigoitia-la-ultima-villa-y-cuna-del.html

Foruen jatorriari buruz, berriz, beste artikulu hau:

https://lehoinabarra.blogspot.com/2017/06/los-fueros-el-derecho-comun-todo-el.html