EUSKARAZKO IZEN HEDATUENA ETA EUSKARAZKO LEHEN IZENAK
Aitzol Altuna Enzunza
Abenduaren 3an Frantzisko Xabierkoaren Eguna ospatzen da egun horretan hil zelako. Nafarroa aske batean Xabierreko gazteluan 1506ko apirilak 7an jaio zen eta Txinan hil zen 1552ko gaur bezalako egun batean.
Egun hau, Euskara eta Nafarroaren Eguna da, Frantzisko Xabierkoa Nabarrako Estatuaren eta lingua navarrorumen edo euskararen patroia delako.
Frantses deitzen zioten etxean, bere aita Joanes Jatsukoa eta bere ama Maria Azpilikueta ziren. Baina, apaiz egiterakoan, bere sinadura osoa "Francisco de Xabier" (sic) izan zen. Hau da munduan gehien erabiltzen den euskal izena -Xabier-Javier-, familiaren gaztelutik datorrena: Etxeaberri-Txabier (etxea-berria).
Euskaltzaindiak Xabierri buruz honela labur biltzen du: "Nafarroako gaztelu eta herria, bertako semea izan zen Frantzisko Jatsu Azpilikueta santuari esker mundu osoan ezaguna. Ikasle zela Ignazio Loiolakoaren ezagutza egin zuen Parisen eta Jesusen konpainian sartu. 1541ean Ekialdeko Indietara joan zen, eta hamaika urte beranduago hil. Zendu aitzineko azken hitzak euskaraz esan zituen, bere ama hizkuntzan. Xabier euskal etorkiko izena da (osagaiak etse 'etxea' eta berri dira, irudi duenez)". |
Gainera, Xabier da Nafarroan Garaiko gizon izenik hedatuena eta Mikel Mendebaldeko Nafarroan, Euskal Herriko eta Nabarra Estatuko ejertzitoaren zaindariak, artikulu honetan azaltzen dugun bezala: https://lehoinabarra.blogspot.com/2023/07/san-miguel-el-dia-de-elecciones-en-toda.html.
Munduan Mexikok ditu Xabier-Javier deitzen diren hiritar gehien, baina, datu hauetan ez da kontutan hartzen "Francisco (de) Javier" izenarekin ia beste horrenbeste pertsona daudela. Hauek dira Xabier-Javier izena duten pertsonen kopurua lurraldeka:
EUSKARAZKO GIZONEZKOEN LEHEN IZENAK
Emango ditudan izenen zerrenda, azaletik egindako lan baten laburpena besterik ez da, beraz, beste asko ere daude zalantza barik.
1908an Erromako hilobi batean aurkitutako K.a. 89. urteko brontze bat Kapitolino museoan gorde da, Erroman. Bertan, “Tvrma Sallvtana”-ko zaldizkoei buruz hitz egiten da, non aintzineko latinean “u” eta “v” berdin irakurtzen ziren.
Brontzean adierazten den bezala, zaldizko hauei Erromako legioetan parte hartuz Pompeio Cneo Magnoari Italiako hiria zen Ascoli edo Ásculo armez hartzen lagundu ondoren, erromatar hiritartasuna eman zitzaien.
Hiritartasuna lortu berri zuten gehienak, erromatarren Cesaraugusta edo indigenen Salduba-Salduie eskualdeko legionarioak ziren (gaurko Zaragoza) eta Segiakoak (gaurko Exea de los Caballeros), suesetar-baskoi herrikoak.
Joseba Ariznabarreta Garabieta |
Brontzean, Ebro ibaian gora dauden beste herri batzuk ere agertzen dira, hala nola Libiako beroiak, gaur egun Herremelluri-Leiva udalerria Tiron ibaian (Oliva- Errioxa).
Gizonezkoen euskal izen zaharrenak Ascoliko brontze honetan agertzen direnak dira, gainera ongi datatuak daude. Zaldunen zerrendan, euskarazko izen pila bat daude, baina batez ere gurasoen artean, ordurako semeek latinetik eratorritako izenak zituzten bitartean (horrela erromatartuz).
Beste gutxi batzuk, berriz, eragin iberokoak dira, euskaldunen artean ohizkoa zena ekialdean muga luzea baitzuten eurekin. Koldo Mitxelena euskal filologoak esan zuen bezala, izenak garaiko modei lotuta doaz.
Nabarmentzekoa da ere zelta eratorriko izenik ez egotea, batez ere Ebro inguruko baskoi edo beroiak direnean, uste zitekeenaren kontra.
“Historia General de País Vasco” liburuan Manex Goyhenetche (1942-2004) nafar historialariaren esanetan, Ascoliko brontzean euskaraz dauden izenak hauexek dira:
Cacusin chadar, Sosinaden sosinasae, Sosimilud sosinasae, Urgidar Luspanar, Gurtano Bituro, Elandus Enneges, Agirhes Bennables, Nalbeaden Agerdo, Arranes Arbiscar, Umargibas Luspangig, Beles Umarbeles eta Balciadin Balcibil.
Izen indigenen deformazioa edo latinera egokitzea ere nabaria da. Adibidez, “Enneges” eta “Ennegensis” ditugu (Eneko edo Ennego erroa), eta izen hori "Ennecus" gisa agertuko da IX. mendean Iruñea-Nabarra erresumako lehen errege baskoien artean (gero "Iñigo" bezala erromantzatua).
Txanponetan agertu diren euskarazko izenak eta azalpena hemen: https://lehoinabarra.blogspot.com/2016/02/cual-es-la-palabra-escrita-mas-antigua_8.html |
Aipatutako Libiako zaldizko beroien herrikoak, horrelako izenak zituzten: “Umarillun, Adim(b)els, Tarbantu y Bastugitas”, lehenengo biak argi eta garbi euskaldunak.
Ascoliko zaldizko hauek, euskaraz idatzitako pertsona-izen (antroponimo) zaharrenak izango lirateke.
EMAKUMEZKO LEHEN EUSKAL IZENAK
Erromatar garaiko hilarrietan euskarazko hitz ugari daude, Akitaniako edo Novenpopulaniako probintzia erromatarrean batez ere. Ausko hitzaren plurala latinez "auski" da eta hortik "a(us)kitano" jentilizioa datorkigu Julio Caro Barojaren esanetan.
Guztira, 400 antroponimo eta 70 teonimo inguru aurkitu dira Akitanian K.o. lehen mendeetakoak, horietako asko euskaraz osorik edo zati batean daude idatzirik (latinezko testu baten zizelatuak eta askotan latinez deklinatuak), eta gutxi batzuk zelta hizkuntzetan.
Argazkia: -Luc Laplagnek egina. Antignac (Commiges) elizan dagoen hilarria erromatar garaikoa baina Kristo ondorengoa, marmolezko "ara votivo" baten oinarria zen: Manes jainko/jainkosei (etxeko jainkoak), Andostennus, Andosus semearen, Bihoxsus semearen (monumentu hau egiteko agindu zuen). Lore hexapetala du, berriro eguzki-sinbolo gisa. Horrelako ehundaka izen daude |
Kalkuluen arabera, bertan inskribatutako %25a gutxi gorabehera, gaur egungo euskararen bidez ulertzen da. Baina, litekeena, euskarazkoak diren beste hitz batzuk baztertzen aritzea, dagoeneko galduta daudelako eta ulertzen ez ditugulako.
“Aher, Ama, Amoena, Andere, Arix, Arte, Asto, Atta, Bai, Begi, Bele, Bels, Berri, Bihox, Buru, Erdi, Erri, Garr, Gison, Har, Gorri, Idi, Ili, Illun, Ilur, Itur, Ituri, Lapur, Larra, Lehen, Lur, Neska, Sembe, Osto, Lex, Oia, Ocho, Vasco, Viriatu eta abar".
Euren artean emakumeen hainbat izen erraz uler ditzakegu: Ama, Amoena, Andere, Lur edo Neska(to), agian beste batzuk ere emakumeen izenak dira, gaurko Araban ere agertu zen Illun esate baterako, gero ikusiko dugun bezala.
GAUR EGUNGO EUSKAL HERRIKO EUSKARAZKO IZENAK
Gaur egungo Euskal Herrian, euskarazko 9 teonimo aurkitu dira 17 inskripziotan (batzuk errepikatzen dira). Manes-ak edo lar-ak dira, hau da, K.o. I.-III. mendeen arteko aldareetan etxeak babesteko zizelkatutako arbasoen jainko edo jainkosen izenak.
"Hauek dira hamazazpi epigrafeetan irakur daitezkeen izenak (beren horretan, desinentzia eta guzti), ondoan, parentesi artean, bakoitza edirendako (aurkitutako) herriarekin eta argitara emandako urtearekin: ERRENSAE (Larraga, 1989), HELASSE (Miñao, 1970), HERAVSCORRITSEHE (Atharratze-Sorolüze, 1638), ITSACVRRINNE (Izkue, 1960), LACVBEGI (Uxue, 1929), LARAHE (Iruxo, 1996), LARAHI (Erre- zu, 2022), LARRAHI (Muruzabal Andion, 1940), LOSAE (Lerate, 1946), [L]OSAE? (Zirauki, 1979), LOSAE (Burumendi, 1981), LOXAE (Argiñaritz [Girgillao], 1943; desagertua), LOSAE (Anitz [Zirauki], 2022), SELAITSE (Barbarin, 1911), SELATSE (Barbarin, 1911), S(ELA[I]TSE?) (Barbarin, 1946), VRDE (Muzki, 2012)".
Testua, "Euskal Herriko Antzinaroko Jainko eta Jainkosen Izenak" liburutik aterata dago, bertan bere egilea den Luis Mari Zaldua Etxabek, hauxe dio (2022):
"Amaieran -tse edo -(s)se dutenen (Sela[i]tse-ren, Helasse-ren) kasuan ezin bazter daiteke -x(s)o/-so-ren (maskulinoaren) pareko atzizki femeninoa egotea eta, apika, -e bokala genero mozioa izatea. Ikerbide horren alde hitz egiten du Soriako iparraldeko Ae(milius) Onso, Pontia Onse eta Antestia Onse antroponimo hirukoteak, cognomina (familiaren deitura) horien argitan pentsa baitaiteke -o eta -e bokalek generoa bereizten dutela".
HELASSE, Miñao Goien (BiBat Museoa, Gasteiz)
Heravuscorritsehe en Zuberoa, azpian haunditurik: |
Beraz, -e bokalez amaitzen diren jainkosen izenak femeninoak lirateke eta aintzin-euskaran idatzita: Errensae, Helasse, Heravuscorritsehe, Itsacvrrinne, Losae-Loxae, Urde, Selatse... Beraz, "itsas" jainkosa ere agertzen zaigularik, gaurko Itsaso edo Itsasne emakumeen izenak emango dituenak.
Ezkerrean: ERRENSAE (Larraga, 1989)
Eskuman: SELATSE (Barbarin, 1911)
Baskonia barruan baina gaurko Euskal Herritik kanpo, baskoien Soriako Goi Lurretan: Oandiseen eta Laurce emakumezko euskal izenak ditugu.
Soriazko euskarari buruz informazio gehiago: https://lehoinabarra.blogspot.com/2023/01/el-euskera-en-soria.htm.
Ezkerrean: LOSAE (Zirauki)
Eskuman: LARRAHI (Muruzabal Andion 1940, Mendigorria), Andelos Museoa.
Eskuman: VRDE (Muzki, 2012)
ARABAKO 5 EMAKUMEEN 4 EUSKAL IZENAK
Gaurko Nafarroa Mendebaldean, Araban agertu dira erromatar garaiko euskarazko hitz gehien, erromatar kaltzada nagusiak igarotzen ziren lekutik gertu beti ere, lurralde erromanizatuena izanik: barduliar, karistiar eta autrigoien lurraldea zen; gainera, Arabako Sonsierrako zati bat baskoia zen eta baskoien artean ere euskarazko hitzak agertu dira ikusi dugun bezala.
https://kronika.eus/urumea/1699020549356-erromatarren-eskutik-historian-sartu-ginen-euskaldunak |
Euskal Herriko Unibertsitateko M. Cruz González Rodríguez eta Marta Fernández Corralek “El grupo de población caristio en época romana a través de las fuentes escritas" berriki egin duten lanean (2020) adierazi zuten moduan, Araban dagoen Veleiako indusketan:
“Guztira hirurogeita zazpi pertsona izenak agertu dira, eta horien artean segurtasunez berrogei eta bost zehaztu ditzakegu. Horien artean, berriz, gutxienez bost pertsona esklabo identifika daitezke (…)
Gehienetan, gainera, latinezko antroponimoak dira, Plinthas izen grekoa izan ezik (…). Azpimarratzekoa da ia antroponimo guztiak latinak direla, egitura izendatu mistoen oso lagin gutxirekin (Aunia Secundinana, Licinus Cantaber, M. Octavius Sabini f. Quir Callicus)".
Hilarri erromatarrak dituzten karieten edo karistiarren lekuak, Euskal Herriko Unibertsitateko Mª Cruz González eta Marta Fernández Corralek egina, hemen eskuragarri:
Laudioko AVNIA izena duen hilarria,
izen bereko aldizkariko argazkia (1.alea 2002), bertatik, kostaldetik zetorren kaltzada bat pasatzen zen, hemen azaltzen dugun bezala:
AVNIA izena birritan agertu da Araban, Laudion lehenik (Aiara bailaran) eta orain Veleian (Iruña de Oka, Gasteizetik gertu), baita euskarazko beste izen bat, Muna: "Interesgarria da, halaber, Aunia (edo Avnia) antroponimo indigena nomenen posizioan erabiltzea, Veleiaren inskripzioetako batean hala jokatuz (…). (Baita) Indigena filiazioa duen pertsona izen bat (Munatius Fucus Ambaici f.)".
Veleiatik iberiar penintsula iparraldeko kaltzadarik inportanteena pasatzen zen: Bordele-Astorgakoa, Iter XXXIV, eta gaurko Arabako eta Nafarroa Mendebaldeko eremu erromatartuena zen.
Bertan zeuden herrietatik sortu ziren seguruenik Baskoniako dukerria sortuko zuten buruzagiak -rusticani eta bagaudak-, artikulu honetan azaltzen dugun bezala: https://lehoinabarra.blogspot.com/2023/10/como-surgieron-los-buruzagis-o.html
Iruña-Veleiako ostraken auzitegiaren laburpena artikulu honetan: https://lehoinabarra.blogspot.com/2014/08/la-importancia-de-iruna-de-oka-veleia.html EHUko lan hau, gerora agertutako materialarekin eginda dago |
Indusketetan, izen bat bera ere ez da agertu beste hizkuntzetan, zelta barne, oso esanguratsua dena berriro ere.
Beraz, gehiengo latinezko izenen artean, Aunia eta Muna euskaraz leudeke karistioen lurretan, euskal emakumeen bi izen lirateke. Azken izen hau, Erdi Aroan Nafarroako Erresuman erraz aurkitu daiteke Muna-Munia bezala.
Berriki, gizonezko izen bat dirudiena agertu da Iruña-Veleian berriro ere: ATA (2022) |
Iruña karistioan, erromatarren Veleian, 1883. urtean emakumezko euskal beste izen bi agertu ziren, gero hilarria desagertu zen, baina, bere testigantza eman zuen Fidel Fita Colomé epigrafista, arkeologo eta historialariak, horregatik, ziurtzat jotzen da:
"Rhodanus Atili f(ilius) servos an(norum) L Tychia uxor [Ill?] una socra. I(c) e(st)" (Hemen Ródano ehorztua, jopua, Atilioren semea, 50 urtekoa. Oroigarri hau bere emazte “Tychia” eta amaginarreba “Illuna”-k jarri diote).
Beraz, Tychia eta Illuna gaurko Arabako emakume biren beste euskal izenak lirateke.