EUSKAL
HERRIA ETA BERE ERRESUMA HISTORIAN ZEHAR
IPARLA 10 (2017), SARRERAREN LABURPENA
IÑAKI AGINAGA BERISTAIN "In Memoriam" (Donostia 1929-2021).
Askatasunaren
kantua 778-824: Fundazional garaia. Orreaga-ko bi gatazkek garbi utzi zuten Euskaldunek –
‘baskoiek’– metaturik zeukatela aski kontzientzia eta gizarte-kohesio, gaitasun
estrategiko eta militar-garapen maila, goreneko egitura juridiko-politikoa
sortzeko, erreinua. Xarlemagne boteretsua (karolingiar Inperioa) agudo ohartu
zen, Orreagako galeraren ondoren.
Testuinguru horretan, buruzagi-leinuen artean
Aristatarrena nagusituz Iruñean, Eneko Aritza hautatua izan zen lehen errege
gisa Reino de Pamplona izendatu zen hartan, Euskaldunek
libreki sortu eta garatu duten bakarra. Euskal herriak -subjektu
politikoa-, horrela,
bere burua aurkeztuz, IX. mendeko Europako mapa politikoan kokatu zuen
gainerakoen mailan. Sozietate gentilizioaren eragin handikoa izanagatik,
Euskaldunen jendartea garatuagogoko mailan zegoen jada, Europako historian
agertzen ari zirenen parekoa, sozial- egituraketari eta botere izaerari
zegokienez.
Beste nazioen antzera, sorrera politikoa gauzatu zen metaketa
gertatutako eskualdean, baina, seguraski, euskal lurraldeetan barnako
harreman-sarea uste ohi dugun baino handiagoa zelarik, Auñamendiren bi
aldeetan.
Horren oihartzun berezia da Pasai
Donibaneko “Humilladero
de la Piedad” delakoan dagoen inskripzioa (...) 1580. urtean eraikina handitu zutelarik, espainolezko
itzulpena ere eman zuten (originala latinez dago eta 814eko urtea jartzen du, Era Hispanikoa delako ziurrrenik, gure 776a, 778a jarri beharrean):
“Dando las gracias por la victoria alcanzada y
cumpliendo con el voto hecho a Dios y a la Bienaventurada Maria Siempre Virgen,
en la era 814, cuando fuimos a Orierriaga y puerto del Pirineo, que ahora se
llama Roncos Valles, a pelear contra el ejército de Carlo Magno, rey de los
franceses [“francos”
esan beharrean], con
nuestro pueblo de la Vasconia por sí mismo y sus compañeros del Pasage
vencedores. Joannes
de Ubilla me hizo.”
Urte batzuk geroxeago, Lope de Isasti historialariak berresten du euskal
lurralde osoan zabaldua eta barnatua zatekeen lorpena: Juanes
de Ubilla, capitán valeroso que con gente del lugar fue a la batalla de
Roncesvalles contra el ejército del emperador Carlomagno, donde 3 este
fue vencido y muertos los doce pares de Francia".
Pasai Donibanekoa munta handikoa da; kostaldeko jendearen
partaidetzaren lekukotasuna den heinean, pentsa liteke Orreagako gatazkak eta
ondoko Iruñeko Erresumak garrantzi-oihartzuna izan zuela euskal populazio
zabalean, ‘lorpen politiko propiotzat’ hartua izan zela, hasieratik.
Inskripzioa egin zeneko garaia arte, XV. eta XVI mendeetan, jarraitu zuena eta
gaur arte dirauena.
Horiek hala, aski laster
hedatu-garatu zen euskal lurraldeetara (eta haratago), garbi utziz zeintzuk
ziren subjektu politikoaren buruzagientzako jatorrizko herri eta lurraldeak.
Hasieratik ziren “territorios patrimoniales del
Reino” gisa kontsideratuak, Erresumaren muina, eta
horiek ziren primuaren esku uzten zirenak (haietan eman zituzten foruak,
fundazional kartak... etab.); erreinua emendatuko zuten gainerakoak, beste
seme-alaben artean banatu ohi ziren, maiz Nafar Erresumarekiko men eran. Hala
ere, eraso eta lapurketak, traizio eta galerak... Alderdi guztietatik.
Artean
(XII. mendean), Reino de Navarra jada,
Antso Jakituna (Sancho
VI el Sabio) lurraldeak berreskuratzen eta mugak behin betiko finkatzen saiatu
zen. Ingalaterrako Korua lagun eta senide zuen: Berenguela/Berengaria
alaba, Richard the Lionheart (Rikardo
Lehoi-bihotza/Ricardo Corazón de León/Richard Coeur de Lion) erregearekin
esposatu baitzen, bi erreinuen arteko loturak estutuz.
Berenguela
|
Richard-en ezkontz oparia Berenguelari, Aralarreko San Migueleko erretaula |
Baina
Alfonso VIII Gaztelako erregea ere ez zen loturaren faltan, guraso beren
-Akitaniako Aliénor/Eleonor dukesaren eta Ingalaterrako Henry II.ren- Leonor
alabarekin ezkondu baitzen. Akitania (euskal lurraldeak barne), munta handikoa
ingeles Koruan, Nafar Erresumarekin senidetua zen.
Antso Handiaren garaian, eta
ondotik, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa nafar koruarekiko loturan ziren;
gero Akitania osoa ingeles Korura pasatu zenean, denboraldi batez N. Behereko
ibarrak jareginik egon ziren, baina Rikardo ‘Lehoi-bihotzak’ atxikiarazi zituen
berriz Nafar Erresuman.
Lapurdik
eta Zuberoak, beti ere, nafar koruarekiko harremanean segitu zuten. Baionak,
adibidez, ingelesengandik burgo-karta lortuagatik (1215) -hots, Lapurdiko
biltzar-‘kostumetatik’ haizu-, nafar- portua izaten jarraitu zuen. Baionak eta
Lapurdik “patrimonial” izaten jarraitu zuten, haien zenbait estamentu Nafar
Erresumaren erakundeetan txertatuta zeuden. Horretan denetan, amikuztar
jatorriko Gramont (Agramont) sendia nabarmentzen da. XIII. mendean Bidaxunen
kokatu zen, gaztelu ederra eraikiz bertan; gaur aurritan dagoena…
|
Bidaxune-Bidacheko gaztelua, Agramont o Gramontena, XVII. mendean erabat berriztua |
Horiek hola, beraz, Antso Jakitunak, Gaztelako erregearen
eraso eta lurralde- bahitzeekin amaitze aldera, Henry
II ingeles erregearen laudoa (1179) eskatu zuen. Alfonso VIII.ak onartu zuen, bere
aitaginarreba baitzen. Laudoan Gaztelako eta Nafarroako erresumen
arteko mugak zehaztu eta finkatu ziren: Nafarroakoa Castro-Urdiales-eraino
iristen zen kostaldean, barnealdean Burgosko Ifarraldea (Belorado, Oña...),
Larrioxako eskualde anitz, Soriako ifarraldea, Sobrarbe eta Ribagorza eta,
noski, “patrimonialak”, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa...).
Nazioarteko laudoa, uste izatekoa zen errespetatu beharrekoa
zela... Baina gutxi iraun zuen. Antso Jakituna hil eta laster, Bizkaiko Jauna,
aldiz Nafarroari atxikia, aldiz Gaztelari, laster erabat Castillaren alde jo
zuen, bere “askatasuna” atxikitzeko asmoz... Alfonso VIII.ak Nafar Erresuma
higatzeko eta mendratzeko erasoa abiatu zuen 1199an. Gasteiz
eta Araba osoa urte
batez setioan, 1200. urte arte, jarraian Gipuzkoa... Benetako borrokak eta
erresistentziak. Konkistan oinarritu “eskubidea”, hots, “nulo de derecho”.
Gaztelakoak bere testamentuan zioen Nafarroari itzuli behar zitzaizkiola
lapurtutako lurraldeak, gero ere espainiar erregeek aldikal adieraziko zutena
heriotz-atarian, “jainkoaren beldur”...Orain arte, noski.
Nafar
Erresuman jatorrizko dinastia agortu zenean Antso Azkarrarekin (1234. urtean, Sancho "el Fuerte"),
Champagneko Thibalt/Teobaldo I.a iritsi zen, hain zuzen Nafarroako Blancaren
semea (Antso Jakitunaren beste alaba Champagneko kondearekin ezkonduta
baitzegoen). Teobaldo, Antso Azkarraren lehengusu propioa zen, eta nahiz hark,
ordenuan, Aragoiko Jaime I utzi oinordeko gisa, infanzonek-eta Champagnera jo
zuten, Blancaren semea hobetsiz.
|
Karlos II.nak, bere gorpua Iruñeako katedralean lurperatzea agindu zuen, bere erraiak Orreagara bidaltzea eta bere bihotza Uxuera (Mapa: Eneko Del Castillo)
|
Saiatu zen
Gipuzkoa, Araba... bereskuratzen, eta
lortzear egon zen. Jarraian seme Teobaldo II.a, Karlos I., Karlos II.
(“le Mauvais/el Malo”; 1349-1387)... Ingalaterrarekiko aliantzak, Frantzia eta
Gaztelaren aitzi, gero alderantziz... Baina beti okupatutako lurralde
patrimonialak berreskuratu nahian.
Bestalde, Nafar Erresumaren izaeraren
berri ematen digute zenbait osagaik: erregeek, indarrean eta onartua izan
zitezen, “juramento del fuero” (herri-mailako lege eta usadioak) onartu eta
bete beharra zeukaten. Hori, besteak beste, Infanzonen
Junta deitutako
baltsak gauzarazten zuen. Infanzonena indarrean izan zen XII. mendetik XVI.
menderarte.
Bertan biltzen ziren laborari libreak, kapare eta zaldunak,
apezak... Haien helburu nagusia ohitura eta usadioak begiratzea eta babestea
zen, erregeen boterekeriaren aitzi; orobat justiziaren alde jardutea. Ez zen
ofiziala, bai, ordea, onartua, “social instituyente” deitzen denaren funtsezko
adierazpide osagarri gisa. Obanos-en bildu ohi ziren, baina Erresumako eskualde
guztietatik etorrita.
Ordezkariak herri-partaideen artean hautatzen zituzten,
beregain, garaian aski ez-ohikoa zen maneran. Haien lemak, bai artean, bai
orain, ongi laburbiltzen du euskal herriaren -subjektu politikoaren-
askatasunaren aldeko lehia eta estrategia maila: Pro
libertate Patria, gens libera state. Aberria libre izan dadin, herritarrak aske, alegia.
Armarrian, horrekin batera ezarria zuten Infanzonum
Navarra Juntarem lema.
Infanzoneen kultura eta tradizioa Nafar Erresuma
osoan zabaldurik zegoen.