"ABERRI" EGUNAREN ERRAN-NAHIA ORAIN ETA LEHEN
F. C. Krutwig Sagredo
"In Memorian" Federico Krutwig Sagredo (Getxo 1921-Bilbo 1998) |
1936/ko gerlaren aintzinean, PNV/k euskal jai nazional bat organizatzeko asmoaz, bere izpiritu klerikalaz, Jahve-iainkoaren Jesu Khristo alegia-semearen pasionean pentsatzen zuela, Pazko iudu-iai zaharraren fetxa hautatu zuen. Hunela ere, Syrian eta bertze lurralde asiatikoetan sorthu mytho massokhistak euskal politikan sar-araziak ziren. Hortakotz erraz enthelega diteken nola bertze herrietan ia bethi herriaren verthute militariak pizteko eta hospatzeko diren nazional-jaiak.
Euskalherrian massokhismuaren haziaz sorthu zen Erlisionearen eta Politikaren nahasmendua, herri primitivuetan ekhandua izaiten ohi da, bainan batera-ioaite hau bethi kultu ethnikoez egiten den bitartean "euzko" aberzaleek batera ioaite hau Euskalherria menperatzailea bezala ethorri zen kultu iuduaz egina zen.
Halakotz, egiazko euskal tradizionean bethi ikhus genezakean nola euskal buruzagi autentikoek kanpotar kultu semitikoa sartu zenetik, bethi erlisione ta politikaren artean oso berezgo garbia egiten ohi zuten.
Bainan Euskalherrian bigarren Karlotar gerla danik sartu ziren espainolkeria, ta klerikalismo errotikako espainola ere, geroagoko euskal Politikan agertzekoak ziren.
Hunela ere PNV.aren slogan klerikala enthelega behar dugu, "Nosotros para Euzkadi y Euzkadi para Dios" erraiten zutena. Horrela ere Aita Iberok bere "Ami Vascoan" ethorkizuneko linea politiko bat argi-ta-garbi finkatzen zuen, euskal Politikak Vatikaneko linea politikoaren araura ioan behar zuela pentsatzen bait zuen.
Bainan Euskalherria bezala, menperatuta dagoen herri
batek, bere egokera sozio-politikoaz konszientzia hartzen duen guztietan,
Vatikanu bezalako erakunde mundutiar batez, hau da: bere politika
menperatzaileen interessen anzora agitzen dituen systema ideologikoaz, konfliktuan
sartzen da. Gerlaren aintzinean euskal "jelkideen" mentalitate
klerikalean enthelega, bai eta batzuetan ere desenkusa, dezakegunak ez diroke
eduk ethorkizunik egokera osasuntsu batetan.
Lehen-lehenik zergatik Pazko eguna? Giristinoentzat Pazko-iaiak ez zuen phesta hunek iuduetan zedukan signifikantza politikorik. Iuduen mythologian Iahve-iainkoak bere herria, Pharaonen menpetzatiko iaregintza hospatzen zen. Huni aitzi, giristino guztiek egun huntan, orain hospatu nahi lukete nola beren iainko-semea den Jesu Khristok bere heriotz violenta massokhistaki bere iainko-aita sadikoari, Gizarte guztiaren redempzionearen gurariaz, eskaintzen dioen.
Hunelako sentimendu perversoak eta izpiritu bihurriak Asia Hurbilean eta bertze lekhuetan ere izanik dira, bainan, ala Jainko! Politikatik at utzi behar genituzke mundu moderno batetan. Hunela ere "Aberri"-egunak bere baitan masokhismuaren hazia eramaiten zuen, eta euskal Politikan sar-arazi.
1937an
euskal tropak Españaren kontrako gerlan derrotatuak zirenean, Zumalakarregik
Xahoren liburuan egiten zuenaren orde, hau da zanpatzailearen kontra gorrotoa
phredikatzearen orde, "Iahve-iainkoari, Munduak egiten zituen pekatu
guztiak xahutzeko, Euskalherriak sufritzen zuen pairamendua", irantzi
gixaskilen gogoaz, eskaintzen zerauzkioten. Massokhismoaren massokhismoa ta
guztia massokhismoa! Irantzien vizioak verthuteak bilhakarazten!
Enbata Itsasun, 1963 |
"Aberri" egunaren berpiztea, 1963/n Itxasuan (Itsasu, Lapurdi) gerthatu zen, Iphar-Euskalherrian sortzen zen "Enbata" izeneko taldearen lehen bilkurean.
Berpizte huntan ere ba dadukagu "genus loci" delakoaren ondorioa. Ipharraldeko euskaldunek "ekhaitz" bat sortzearen orde, "enbata" gozo bat baizik ez bait zuten phizten.
Argazkiak: Auñamendi Entziklopedia |
Bainan Hegoaldeko Euskalherrian, lehenago zurezko ezpataz antholatzen ziren gudulari folkloristen maskaraden orde... eta batez ere euzko politikari zaharren elhe-melhezko iarkitzaren, erresistentzia verbalaren orde, gazte batzu bertze moduetako iarkitzaren, pentsatzen hasi ziren, hortakotz ere euzkotarreroen politika vascongadoaren orde, gathazkalarien nazional politika batetan pentsatzen zuten euskaldun batzuek.
OBANOSEKO INFANZOIEN GOIBURUA HASIERAN: "HOMBRES LIBRES EN LA PATRIA LIBRE" AMAIERAN: "GORA NABARRA=GORA EUZKADI AZKATUTA" |
Eta baldin
Euskalherriko nazional batasunaren erakhustekotz, zubi batez bildurik eta muga
antinatural batez bereizirik dagozen Hendaia ta Irun-Irantzu hiri biritsietan
euskal batasunaren Aberri-eguna aphailatzen ba zen, Politika vascongadoaren
iarraitunek bertze lekhu batetan beren phesta anti-nazionala aphailatzen zuten.
Bigarren epokhan huntako "aberri" egunen importantzia zertan zetzan batez ere? Urthean behin organizatzen ziren giza-oldeen mobilizakuneak ziren... Dena dela, urthean behin izanagatik, ba zegoen hobeki ta urthean behin lehenago ethorten ohi zen "Gaboneko" messaddea baino gehixeago zen, batez ere hunekin euskal iarkitzaren izpiritu berria hedatzenago zatekean.
Espainiako 1978ko Konstituzioaren lehen edizioa. Bertan, Erregimen faszistaren arranoa agertzen da lehen orrian, franquisten on-iritzia emonaz Erregimen berriari. |
Francoren
heriotza danik orain, frankismo berri bat sorthu da, frankismo kamuflatua
alegia, UCD-aren izenaz. Hunelako egokeraren aintzinean zer egin? Berriro
elhe-melhezko iarkitzari itzuliko dire euzko politikari kalakazaleak-a? Ala
Madrileko Gubernuaren fedetzarra ikhusten eta nabari den bitartean bertzelako
methoduei euskal gathazkalariak iarraikiko zaizte?
Bainan nola gauza guztietan beharrezkoena dena "izpiritua" bait da, halatan ere euskal gathazkan garhaitzeko gogoak, massokhistez bertze prinzipiotan bere phutza hartu behar luke; gathazkalari herri maskulinetan gerthatzen ohi den araura, euskaldunek ere, beren nazional-jaia... Euskalherriaren garhaipen historiko bat hospatzen den egun batetan finkatu behar lizateke.
ABUZTUAREN 15a, ASKATASUN EGUNA
Neure aburuz hunelako fetxa historikoa Euskalherrian, Orstaroaren (abuztuaren) 15a izan da, noiz euskaldunek Frantziaren harmada Orreagan suntsitu bait zuten.
Euskaldunen
viktoria hau mundu osoan ezagutzen da. Eta hunela kanpotar iainko baten
heriotza ta phizteaz xinta-mintaka egoitearen ordez, euskaldunek, beren
herrirat kanpotar iainko hori ethorri baino lehen, beren Historian iaraietsi
duten ekhintza nabusiena ta ezagutuena hospa lezakete. Hunen araura flamenkoek
bere nazional jaiaz, Kortijken frantsesen kontra irabazi zuten "urrhezko
ezporen bataila" hospatzen dute, eta Alemaniko patriotek beren nazional
jaia bezala germanoek Arminius buruzagiaren manupean Varusen legioneak deuseztu
zituzten eguna dute.