GALDAKANOKOAK ZIREN AUZOAK: USANSOLOREN BANAKETA


GALDAKANOKOAK ZIREN AUZOAK: USANSOLOREN BANAKETA

Aitzol Altuna Enzunza


Guri-Biko-Landa edo Gudubikolandako mugarria


GALDAKANOKO LURRAK:

Galdakano 1972 (Auñamendi Entziklopedia)

Galdakanoren lur zabalera ez da beti berdina izan. Hasierako Galdakano hura, orain denaren ia bikoitza zen. Goi Erdi Aroan inguruko baserri eta dorretxe guztietako ugazabek (gizon zein emakume), Ganguren mendilerroaren magalean batzartzen ziren lur komunala kudeatzeko, beste zeregin batzuen artean, lorra deitzen zena. Seguruenik, Galdakanoko Santa Marina baselizatik hurbil. Txorierrikoek ipar magaletik, eta hego magaletik Zaratamo, Etxebarri, Bedia eta Galdakanoko baserritarrak.

Guzur Aretxa erdian
Gangureneko Santamañe edo Santa Marina baselizaz artikulu hau irakur daiteke:

X-XI. mendeetan, komunalak zedarritu ziren eta batzar leku berriak agertu ziren, gaurko herri edo udalak sortu zirela esan genezake. Galdakanoko kasuan, Guzur Aretxa izango zen batzar toki hori, Elexaldeko aldapa hasten den tokian egon zena (Aldape kalea). 

Bertan Galdakano eta Bediako baserritar zein handikiak batzartuko ziran. Badirudi, Zaratamo eta Etxebarrikoak oraindik Gangureneko Santa Marina edo Santamañe baselizaren inguruan batzartzen zirela.

Galdakanoko Puentelatorren abenduaren 3an, Nafarroa eta Euskararen Egunean, Orreaga Taldeak jarritako mugarria, gure Estatua defendatu ebenen omenez.

XI-XII. mendeetan, Nafarroako Gorteak eta eliza Katolikoa bultzaturik, Bizkaia erabat kristautu zen, lurraldea baselizez eta elizez betez. Geroztik, elizen atearen aurreko aterpeak bihurtu ziren batzar toki euria edo edurra aritzen zenean, beste batzuetan, inguruan zeuden kanposantuak. 

Garai honetakoa da Elexaldeko Andra Mari eliza hain zuzen, Nafarroako Gortetik etorritako Galdakaoko Antsoren familiak eraikia. Oraindik atarian eskribauaren mahaia du, herritarrek adostutako akordioak idazteko.

ARTXANDA-ARBOLANTXA:

Didako V.a Lopitz Haro gaztelarra Bilbon

Gaztelak Nafarroako mendebalde hau 1200. urtean konkistatu, eta Bizkaiko Jauna zen Didako V.a Lopitz Haro gaztelarrak 1300. urtean Galdakaori gaurko Artxanda eta Arbolantxako ia lur guztiak kendu zizkion, sortu berria zuen Bilbo hiribilduari emateko (ordura arte Begoñako portu txiki eta ziztrin bat).

1942, Argazkia: Indalecio Ojanguren
Urte horretan jarri zen,
lehenago beste bat zegoen, baina bidearen beste aldean, Mugarrieta deritzon tokian Etxebarriko Kukullaga auzoaren gainaldean hain zuzen.
Izena euskaratik ere eratorria izan deiteke: Kurubio-landa (listorren landa), Asier Bidartek bere "Etxebarriko toponimian" azaltzen duen bezala


Honek, gatazka handiak sortu zituen galdakoztarron eta bilbotarren artean, kendutako lur horietan Bermeo zen kapitaletik zetorren komertzio bide inportantea eta Kostaldeko Santiago Bidea pasatzen zirelako. Bertatik garraitutako produktuek, ordura arte Galdakanon ordaintzen zuten bide-zergek (seguruenik Legizamondarren zubian), Bilbo hiribilduak kobratuko zituen aurrerantzean. Bizkaian, “Bando Gerren” hasiera markatzen du honek, Nafarroa edo Gaztelaren aldeko handikien familiek elkar borrokatuz. 

Haietako gatazka garrantzitsuenetariko bi, Ganguren mendian izan ziren, Bilbo-Galdakao-Etxebarri-Zamudioren mugarri bezala gelditu den “Gudubikolandan” hain zuzen, ehundaka hildako bertan utziz.


ETXEBARRI:


Etxebarrin, 1508. urtean San Esteban parrokia eraiki zen eta Galdakanotik banatzeko prozesua hasi zuen. 1666. urtera arte baina, Etxebarriko San Esteban, Andra Mari elizaren pean egon zen. 

Bertako Legizamon, Arbolantxa eta Etxebarri handiki familiek, zer esan handia izango zuten horretan, ordurako euren oin-etxeak Bilbora jaitsiak baitzuten, Bilbo hiribilduko familia inportanteenak bihurtuz, eta urte askotan, bertako alkate ere izan ziren.

BEDIAKO KOLAXIÑUE:

Arratiako bailararen hasiera Bediatik
(Tosubando-Eroso)

Bedia ere Galdakanotik banandu zen 1742. urtean, Gortazar familiaren erruz, San Juan baselizatik gertu izen bereko eliza eraiki zutenean, Andra Mariren itxura handia duenak. Baina, 1765. urtera arte ez ziren mugarriak jarri Galdakano eta Bediaren artean. 

Hala ere, 1848. urtera arte Bediak ez zuen Bizkaiko Junta Orokorretan jesarlekurik lortuko eta “kolaxiño” moduan iraun zituen urte horiek, hau da, Galdakanoko Andra Mariren luzapen baten gisa. Horregatik, herri edo elizate honen biztanleen goitizena “kolaxiñotarrak” da.



Bedia banandu zaneko historia osoa hemen irakur daiteke:
https://lehoinabarra.blogspot.com/2021/12/la-separacion-de-bedia-la-colacion-de.html

Baina, badaude galdakoztarra ziren beste toki batzuk: XVII. mendeko dokumentu baten, horrela agertzen da (A.H.E.V.): “El diezmatorio con que siempre han estado y están actualmente contribuyendo (…) todos los vecinos habitantes y residentes de dicha anteiglesia y los de sus sufraganas de la Colación de S. Juan de Bedia y Sn Esteban de Echevarri y de distintos caseríos de la ant. de Mecaur de Morga, Lezama, Begoña y S. Miguel de Basauri”.

KORTEDERRA-GUMUZIO:


Galdakanok galdu zuen azken-aurreko auzoa, Gumuzioko Kortederra izan da, Etxanori XIX. mendearen erdialderantz saldua,  lapurren lurra omen zena. 

Boroaraino doan zatia da, oraindik Gumuzio izena duenak eta Galdakanokoa zen ermita bat zuenak, orain baserri baten zati bat bezala aprobetxatua. Garai hartan, baso zabal bat eta 6 baserri 45 arimentzat zituen Galdakanoko lur sail honek.

Nafarroako eta Gebaratarren armarriak oso ohizkoak dira Galdakanon, baseliza honek edo Usansolok ere dituenak. Hona hemen azalpen osoa:


USANSOLO-OINKINA...:

2023ko abenduan ere, Galdakanoko beste auzo batzuk euren bidea egingo dute Usansolo izenarekin, Bizkaiko 113. udalerria bihurtuz, Bizkaiko Batzar Orokorrak horrela onartua eta Espainiako Gobernuak onartuta: Usansolo-Oinkina, Arteta, Labea, Lekubaso, Lekue, Gorozibai, Ordañe eta Uraska. Honek badu aurrekari bat.


Elexaldeko Andra Mari eliza zaharkitua eta oso urruti gelditu zen, Bilborekin batzen gintuen “Errege-bidearen” inguruan sortu zen Galdakao berriarentzat, Ganguren mendilerroko muinoetatik apurka-apurka biztanleria ibarrera jaistean. 

1791ko Albizen mapa, non Erregebidea Galdakanotik pasatzean ikusten da, goian Andra Mari eta behean Krutzea santutxua-frontoia-Udaletxea-Abusu-Zabalea Urgoitirako bidea (“Santa María de Galdakao. Noticias referentes a su construcción 1791-1947” Aguirre, Amaia eta Valencia, Xabier -Galdakano 1996-). 


Mendeetan, Urgoiti Behekoa-Goikoa izan da Galdakanoko zentroa (El Gallo bezala ere ezaguna dena), han inguruan zeuden Urgoiti (Abendaño), Gumuzio, Oinkina, Lekue, Isasi edo Usansolo familien zubiak, dorretxeak, errotak eta burdinolak. 

XVII. mendean oraindik Urgoitiko Jauregia eraiki zuten Vélez de Larrea Adán de Yarzatarrek, bidekurutze estrategiko den honetan: Durango eta Gasteizerako erregebideak bat egiten duten tokia, bertoko mehatzak eta burdinola uztiatzeko leku egokia gainera.


Galdakanon Erdi Aroan "bi uri" bananduta zeuden, Ur(i)goitikoa eta Urizarkoa (Goi Erdi Aroko Galdakano bigarren honetan sortu omen zen), hona hemen azalpen osoa:

Baina garai haiek joan ziren, XVIII. mendean Galdakanoko biztanleria Bilboko Erregebidean batzen joan zen eta garai honetan Bizkaia osoa sortzen hari ziren Udaletxea egin zen 1755. urtean, Andra Mari Elizako aldapa hasten zen lekuan, Santa Krutze baselizaren eta erregebidea ondoan, kartzela eta taberna bat ere zuenak

Erregebidea Galdakanotik nondik igarotzen zen (eta aurrekoa nondik zihoan, hemen azaltzen dut hobeto: https://lehoinabarra.blogspot.com/2021/11/el-camino-real-de-bilbao-su-paso-por.html
Erregebidea gorriz 

Bilbotik zetorren Erregebidea Galdakanotik pasatzen zen (Jugo-Aperribai-Bengoetxe-Urreta-Krutzea-Zabalgane-Abusu-Urgoiti-Oinkina-Usansolo-Gorosibai). 
XV. mendeaz geroztik eta XIX. mendera arte, Galdakanoko biderik garrantzitsuena izan zan berau eta Bizkaiko garrantzitsuenetakoa (Bilbo-Balmaseda, Bilbo-Orduña eta Bermeo-Durangokorekin batera).
Errege Bideek, Bizkaiko Foru berriaren arabera (1526), 20 oinetako zabalera zuten (30 cm×20= 6 metro inguru). 
Argazkian: bide hori 1969. urtean, orduan Señorío de Bizkaia zeukan izena.
1972an kale horretan eraikitako etxeak
Atzealdean zegozan etxeak "Mataperrosetik" igota,. Gaur, Emakume Dinamitarien plaza (Argazkia: Eduardo Madina)
Erregebidea Urretatik pasatzean ikusten ziren baserriak (Argazkia: Eduardo Madina), Urreta auzoa.

Urretako dorrea, XV. mendekoa. 1514. urtean birritan agertzen da dokumentuetan, Isasitarren testamentuan eta urte horretako "fogerizazioetan" edo etxaldeen zenbaketan. 1960ko harmarkadan bota zuten, gaur Paopako landan dauden etxe-bizitzak eraikitzeko. Paopa izena konstruktorearen akronimoa besterik ez da, ugazaben abizenez egina.
Errege bidean zehar, Galdakanoko 6 tabernak zeuden 1635. urtean:  Bengoetxen, Urretan (dorretxearen ondoan), Iturrondon, Abusuan (dorretxearen ondoan), Urgoitian eta Oinkina (dorretxearen ondoan). 

Gainera, 1818ko martxoaren 5ean, parrokia berri bat egiteko baimena lortu zuen Galdakanok, Zabala auzoan zegoen baso txiki batean (gaur Zabalea deitzen duguna). Agian, herriaren erdi gune geografiko egokiago baten bila hartu zuten erabaki hauek, Aperribaitik Bediara arte zabaltzen baitzen.

Galdakanoko erdigune berria: Elexaldeko Andra Mari, Zabaleako Santa María eliza, Krutzeako Udaletxea eta Gandasegiko eskolak, kanposantua, Guturribaiko "La Cantábrica" enpresa...1953. urtean. 
Argazkia: Eduardo Madina 



Orduan baserriz betea zegoen auzoa, Zabala dorretxea eta beherago erreka ondoan Torrezabalekoa barne (ordurako eraitsia), izen bereko XVII. mendeko zubiaren ondoan. 

Bitartean, Santa Krutze santutxu txikiak egin zuen parrokiaren funtzioa, baina, nahiz eta handitu, 80 bat pertsonentzako tokia bakarrik zuen 800 bat galdakoztarrentzat. 


Usansoloko biztanleek, eliza berriaren eraiki-tokia (eta lehenago Udaletxea) euren kalteetan zela aldarrikatuz eta beste auzo berri batzuen mesedetan, Bizkaiko Batzar Orokorrei banatzeko aukera helarazi zuten. Usansolo-Oinkinak, lehenengoz, elizate propioa izatera pasatzea eskatu zuen ere, San Andrés baseliza handituz eta parrokia bihurtuz. 

Baina Foruen, edo bertoko legeen eta autonomiaren defentsan, gure arbasoek egin zuten Lehen Gerra Karlistak, Usansoloren lehen banatzeko prozesu edo eskari hura bertan behera utzi zuen eta Santa Mariako parrokia berria ere ez zan 1896. urtera arte eraiki. Azkenean, Usansoloko banaketa 2023ko abenduan gauzatu da.



Oinkina dorretxea
Argazkia: Ybarra y Garmendia "Torres de Vizcaya (1946)

San Andrés Oinkinakoa

1916. urteahttp://galdako.blogspot.com/2020/04/la-instalacion-del-santisimo.html
 
Usansolo-Oinkina 1974, Argazkia FOAT artxibategia

Usansoloren jatorriari buruzko informazio eta argazki gehiago artikulu honetan: 

Galdakanoko historia osoa:
https://lehoinabarra.blogspot.com/2014/08/galdakano-anteiglesia-nabarra.html


2019ko urtarrileko BINKE! Galdakanoko hilabetekarian, artikulu honen laburpen bat agertu zen
Galdakanoko armarria Nabarrako Estatuan:
Eneko Aritzaren Kurutzea
Galdakanoko baleztaria
Nabarrako kate-begiko bordatua