ARRATIA, NAFARROAKO MERINDADEA
Aitzol Altuna Enzunza
Nafarroako konde eta jaunak, Goi Erdi Aroan, tenente hutsak baino ez ziran azken baten: zerga-biltzaileak, justizia ezarten ebenak eta Nafarroako erreinuaren defendatzaileak, erregearen izenean. Normalean, hainbat tenentziaren buru izaten ziran, eta erregeak, behar izan ezkero, beste batzuetara mobiduten zituan, erreinuaren beharrizanen arabera.
Bizkaiko konderria edo jaurerria izeneko tenentzia bost merindadek edo unidade administratibok osotzen eben: Busturiakoak, Markinakoak (barriena), Uribekoak, Bedia-Lemoakoak eta Arratiakoak.
1075. urtean egiten da berba lehenengoz Bizkaiko merindade baten gainean, eta, apur bat geroago, Durangaldean, Iurretako San Martin ermitearen gaineko salmenta-eskritura baten; bertan, Abadiñoko abatak parte hartzean dau, eta honako hau ageri da: "...Blagga Ezteriz merino en tota Bizcahia".
Merino bat izaten zan, beraz, merindadeetako burua. Merindadeak Bizkaiko Batzar Nagusiak baino maila bajuagoko batzarrak egiten zituen. Batzar horreetan, eskualde bakotxeko gaien gainean egiten zan berba: kaminoak konpontzea, herri-lurrak zelan erabili, animalia kaltegarrien kontrola, eta abar. Mendi-lepoak izaten ziran merindadeen arteko mugak.
Arratia, Bizkaiko bost merindadeetako bat zan, eta 1051tik jasota dago baegoala "Senior lope Garçeiz arratiensis" izeneko jaun bat eta barriro 1053. urtean. Busturiako Axpeko ("Izpea" idatzita) Andra Mariren donazinoaren sinatzaileetako bat da 1051.nekoa, Bizkaiko jaun Eneko Lopez "Ezkerra"gaz ("Enego" sinatzen dau) eta Iruñea-Nafarroako errege Santxo Gartzea IV.agaz batera ("Naiarakoa"): "reinante Garsea rex in Pamplona, in Castella Vetula et in Alava" (mugako lurrak).
Halanda ze, Barazarreko kaminoa merkataritza-bide garrantzitsua zan Nafarroako erreinu baskoiaren barruan. Kamino horrek Bizkaia eta Arabako Lautada lotzean zituan Vitoria-Gasteizko uri nafarreraino (1181).
Zeanuritik Barazarrerako bidea ez joian gaur egunekoa doan lekutik; orain dala gitxi topau dan harbide batek Otzerinmendi, Undurraga, Ipiñaburu eta Abarakorta zeharkatzen zituan Saldropora iristeko.
Ipiñako Santiago parrokia (Zeanuri),
Bizkaian, bataio-liburua edukitzen lehena (1501)
Ipiñaburuko Santa Ageda baseliza
Eta "Lope Garçeiz arratiensis" nor ete zan; ba, Juan Eduardo edo Eustaquio Delmas bilbotarrak (1820-1892) "Guía histórica descriptiva del viajero en el Señorío de Vizcaya" liburuan dinoanez, zumeltzutarren torrea, Urkizun egoana, gaur egun San Andres eleizea dagoan lekuaren ondoan, 781. urtean eregi eban Santxo Noreñakoak. Zumeltzutarrak Elexabeitikoak ziran izatez. Artea edo Gaztelu-Elexabeitiko eleizatea Elexabeitiko San Migel (XI. mendeko ermitea daukana) eta Gazteluko Andra Mari errepublikak batuta sortu zan. Gaztelu izena Fortunio Martínez Zumeltzukoa kapitain nafarraren aginduz 869. urtean eregitako gaztelutik jatorko; Barazarreko bidea kontroletan eban, eta XVI. mendean barriro eregi zan.
Gaur egun, "gaztelu edo torrea" izenetik ezagutzen da. Ez dirudi Delmasen datak oso fidagarriak diranik, baina, seguruenik, zumeltzutarrak Arratiako familiarik garrantzitsuena izango ziran Nafarroako erreinuaren mendeetan.
Arratiako Sanchori buruzko informazio osoa: https://lehoinabarra.blogspot.com/2018/12/galdakano-la-primera-villa-nabarra-de.html
Baina ez zan dana bakea Estadu baskoi zaharrean. Gaztelako errege Alfonso VIII.ak, adinez nagusi egin zanean, bere arbasoen ahaleginai jarraipena emonaz, barriro ekin eutsan Nafarroako erreinuaren konkisteari, eta 1173ko urri lehenengoaren 18an eraso egin eutsan. Erreinu baskoian, On Bela Ladron Gebarakoa ("Ladron de Nabarra"), Bizkaiko jauna edo tenentea, erreinuko familiarik garrantzitsuenetakoa zan; lurrak eta torretxe nagusi bat eukiezan Araban (Garaion), eta Oñatiko jaunak ziran. Bizkaiko jaun titulua jaubetzan euki gureak, Gaztelak Nafarroari inbadidutako lurrak kotrolau gureak eta Atapuercako eta Peñalengo errege-hilketen eraginez (1054koa eta 1076koa, hurrengorik hurrengo) erreinu baskoiak eukan ahultasunak bultzatuta, Lopez Harokoak traizionau egin eben Nafarroa, eta, ondorioz, Nafarroa Mendebalde osoko eta, beraz, Bizkaiko jaurerriko buruzagitzatik kendu zituen eta, hareen ordez, gebaratarrak ipini ziran.
Londresko arbitrajeko laudora jo eben gaztelarrak eta nafarrak, eta laudo horrek, 1177an, itzuli egin eutsazan Nafarroari inbadidutako lurrak, baina gaztelarrak ez eben Arrigorriagako Malmasineko gaztelua itzuli gura izan, hain zuzen be, Ingalaterrako uriburura joandako enbaxadore baskoiak berenberegi erreklametan ebena. Malmasineko gotorleku nafarrak "Etxebarriko bidea" eritxonaren bidegurutzea kontroletan eban.
Bide horrek Bizkaiko jaurerriko uriburua –Bermeo– eta mesetea lotzean zituan Altubetik, eta bidegurutze horretan lotzean zan Castro Urdialestik Balmasedara etorren bidea, Malmasinera Begoñako portuan kokatutako alkazarretik (Bilbao) eta Ibaizabal-Nerbioiren gaineko zubi famadutik (San Antongo zubia deitzean jako gaur egun) igoten ebana.
Holan etorri zan Santxo Galdakano eta Torrezabalekoa, Nafarroako errege-erreginen senidea. Erreinuko uriburutik etorri zan eta eskualdea biztanlez bete eban erregearen aginduz. Lehenengo, Bedian parau zan biziten, Galdakanoko parrokiarena zan herrian, eta, gero, Galdakanora eroan eban bere oinetxea. Bertan, "dorre edo gaztelu" bat eregiteko agindu eban, Malmasinetik hurrean egoan gotorlekua. Bedian Santxoren semea gelditu zan, aitaren izen bera eukana, Tosubandoko torretxean (Gortazar jauregitik hur).
Arratian dagoen Nafarroako ondare osoa, hemen irakur daiteke: https://lehoinabarra.blogspot.com/2014/08/patrimonio-nabarro-en-el-valle-de.html
Tosubando dorrearen aztarnak. Bediatarren historio osoa: https://lehoinabarra.blogspot.com/2016/09/la-torre-nabarra-de-tosubando-en-bedia.html |
Gaur egun ondino zutunik dago, eta jasota dago gitxienez 1075ekoa dala. Nafarroak indartu egin eban Barazarretik pasetan zan erregebidea.
Iurretatik, Durangoko uriaren ondo-ondotik (Durangori Santxo VI.ak, jakitunak, emon eutsan uri-gutuna 1180 inguruan), "Yurregoikoa"tarrak etorri ziran Arratiara; gitxi gorabehera, 1198tik dagoz Arratian. On Celinosen ondorengoak ziran eta errege-odol nafarra eukien, lehen aitatutako J. E Delmasen arabera.
Iurretagoikoa familiakoak, denporeagaz, izena emon eutsien eleizate barri bateri: Igorre edo Iurre. Eleizate hori muga eta Baskoniako kostaldea eta barrualdea lotzean zituen errege-bideak indartzeko testuinguruan sortu zan. Torretxea Bildosolako jauregi bihurtu zan eta, gaur egun, Arteako udalerriaren barruan dago.
Hauxe dino Bizkaiko lehenengo historialariak, Lope Gartzia Salazar bandokideak, Portugaleteko preboste eta Castro Urdialesko merinoak (1399-1476): "En el año que la villa de Vitoria (fundada en 1181) era del reino de Nabarra (antes de 1200), havia una linaje de caballeros en una aldea cerca de ellas que llamaban e llaman agora San Martín de Avendaño, que eran poderosos en la comarca, e fasian continuamente muchos enojos a los pobladores de Vitoria, de lo cual todo el dicho concejo se enviaron querellar al rey de Nauarra, su señor, e fallaronlo en una huerta mirando con algunos caballeros que estaban con él, como le dieron su querella, tomo el una espada al mensajero dellos e corto con ella unas dies cabezas de verzas e dixoles "los de vitoria sodes para poco que a los que asi vos fatigan debriades les facer como yo fise estas berzas".
Con esto se fueron a la dicha villa e acordaron en aquello, todo el pueblo levantaronse una noche e fueron sobre aquellos caballeros de Avendaño que allí fasian su vivienda, e sus palacios e heredamientos que estaban descuidados, e quemaronlos e mataronlos a todos con fijos e mujeres con toda su generación, sino un mozo, hijo mayor dellos, lo saco de noche envueltos en sus vestiduras, e fuese con él a Arratia, e criollo allí Don Sancho de Galdacano, hijo del caballero de Galdacano, e seyendo ya ome, ovo convención con la dicha villa que tomase orden de la iglesia, que no curase de fecho de caballería e que entrase en la tierra, e fisieronlo arcipreste de Alava, e salió omo para mucho, e tomo por manceba un fija de Don Sancho García de Zurbano... e fizo en ella a Juan Pérez de Abendaño".
Burruka horreek ohikoak ziran uri barrien eta jaun handien artean; izan be, uriak erregearen aurrean kitutuen zituen kontuak, eta erregeari ordaintzen eutsiezan merkataritza-pribilegioengaitik ordaindu beharreko zergak, eta, holan, Arabako lautada kontroletan eben jaun handien kontroletik kanpo gelditzen ziran.
Sarraski hori gorabehera, abendañotarrak (gebaratarren ondorengoak; Bizkaiko jaunak) Urgoitiko torretxea eregi eben Erdi Aroko Puentelatorreko zubiaren ondoan, Galdakanon (Bekea auzunean, ondoko baserriak armarria gordeten dau ondino be). Ibaizabalen gainean, zubi haren antzeko egituradun beste zubi batek iraun dau Lemoan: Zubizarre, Iturritze auzunean.
Lope Gartzia Salazarrek, "Libro de las Bienandazas e Fortunas" liburuan (1471) dinoskunez, Juan Perez, Gasteizetik igesean Bediara iritsi zan abendañotarraren semea, Arratian jaio zan 1220an: "Casó con la hija de don Pero Ortíz, Señor de Aramayona (Alaba) y descendiente de los reyes de Navarra".
Lehenengo abendañotar arratiarraren ilobea be, Pero Ortíz de Abendaño, Arratian jaio zan 1250. urte inguruan: "pobló en Urquiçu (Igorre), por quanto las comunidades de Arratia enbiaron por él porque los agraviavan los de Cumelçu e otros escuderos comarcanos. E señoreó Arratia toda e eredóse en ella. E eredó Aramayona por don Pero Ortiz, su tío. Este Pero Ortiz de Avendaño casó con fija de don Martín Roiz de Gautiques".
Santa Lutzia eta San Kristobaleko eleitzatean (gaur egun Igorreko auzunea), lehen aitatutako zumeltzutarrak, Urkizuko torretik, eskualde osoari eraso egiten eutsien; hori dala eta, arratiarrak eurak, gehiegikeria horreei amaierea emoteko, Galdakanoko abendañotarrai deitu eutseen.
Abendañotarrak irabazi eben eta torre barri bat eregi eben Urkizun XIII. mendearen hasikeran, Pedro Perez Abendañokoa buru zala. Bertatik, Arratia osoko jaun eta jaube izan ziran XVI. mendera arte. Kargurik garrantzitsuenak izan zituen, eta Durangalderaino, Elorrioraino, zabaldu eben euren agintea; hain zuzen be, jauregi itzel bat egin eben bertan.
Gaztelak Sartaldeko Nafarroa konkistau ondoren, XII. mende amaieran, jaun handiak bando bitan banandu ziran: "ganboatarrak" batetik (Gebararrak buru eta Bizkaian Abendañotarrak), Nafarroako erreinu baskoira itzultzearen aldekoak; eta, bestetik, "oinaztarrak", Gaztelaren aldekoak (Mendotzarrak buru eta Bizkaian Butroetarrak).
Abendañotarrak, ganboatarrak, Arratia osoaren eta inguruko beste herri batzuen gaineko agintea lortu eben. Bai Usansoloko bai Lemoako armarrietan makal-orria ageri da, gebaratarren ezaugarria, Arratoko batailan Mendotzatarrei irabaztean (azalpen osoa: https://lehoinabarra.blogspot.com/2020/09/origen-de-la-guerra-de-bandos-en-bizkaia.htm).
Bediako merindadea Lemoako eleizateak eta Bediako eleizateak osotzen eben, nahiz eta Bediakoa artean be Galdakanokoaren menpe egon. Bediako merindadea zan danetatik txikerrena, eta, beharbada, bertako kideetako batek euki eban garrantziagaitik sortuko zan.
Lope Gartzia Salazar (1399-1476) bandokidearen aitatutako liburuan esaten danez, urte hareetan: "El linaje de Vedia e de Usansolo son de buenos escuderos antiguos e de Vedia es agora principal del Sancho Ortis de Vedia, que se falla que aviene en siete generaciones del cauallero de Galdaño, que fue natural de Nauarra, e vino a poblar allí, e viene del de padre en padre".
Baina ordurako, bertan, baliteke Arratiako Jauna bizitzea, 1051 eta 1053ko dokumentuetan aipatutakoa:
* Aitor Erdoziak euskeratuta