EUSKAL BASERRIAREN SORREREA

EUSKAL BASERRIAREN SORREREA

Aitzol Altuna Enzunza


Goi Erdi Aroan Euskal Herrian ondo bereizitako eremu bi egozan: saltus (baso ugari eta lur komun asko zituena), eta ager (hegoaldeko laborantza eremua). 

Erromatarren erakundeak sakonago finkatu ziran azken horretan eta horren ondorioz feudo motako gizartea lehenago agertu zan.

Joseba Ariznabarreta Garabieta


VI-VII. mendean euskaldunek Baskoniako dukerria sortu zuten Ebro-Garona ibaien arterako lurrekin. Lur komunalak izan ziren dukerri honen ezaugarri bereizgarri bat, euskaldun guztiak basoen esplotazinoa partekatu eta horren onurak lortzen ebezelarik. 

Horrezaz gainera, suteak saihesteko basoak garbituteko betebeharra eukien; eta, bakotzak basoetatik lortu eikean egur kopurua be araututa izaten zan. 


Iratiko oihana

Lur komunal horreek dira Pirinioetako eskubidea, Foruen edo euskal legediaren ezaugarri bereizgarri nagusietako bat, legedi honetan basoen eta oihanen baskoi oroen erabilera erabat zehazten zan.

Nahiz eta lur komunal guztien jabetza aroaren eta lekuaren arabera errege, tenente, konteenak edo Bizkaian Jaunarenak izan, ustiapena baserritarrek modu librean erabili ahal izaten eben. Lehenengoek lurren "domeinua" eben, baserritarrek, barriz, "domeinu erabilgarria".

Infografía AVNIA aldizkaria,
Orozkoko Untzueta nafar gaztelua,
17 metro luzeera eta 1,7 metrotako zabalerako hormak zituena


IX. mendetik aurrera, Baskoniako dukerria Iruñea-Nafarroako erresuman bilakatu zan. Behe Erdi Aroko gure gizarte osatzea azaltzeko aintzat hartu behar da Bizkaia, Gipuzkoa zein Alaba Nafarroako erreinuaren edo Estatu propioaren barruan izan zirala 1200. urtera arte.


Nafarroarekin tenenteak eta euren soldaduak ziran lurra defendatu, gaizkileak epaileen aurrera eroan eta zergak biltzen ebezanak, erregearen izenean beti eta bere errege-gazteluetik; behin-behiniko kargua izanik, onordetu ezin zitekeena. 

Artikulu honetan azpititulorik ez duen infografia guztia Ismael García-Gómezena da.

Sartaldeko nafarroako lurrak 1200. urtean konkistatu eta gero, Gaztelak gobernatzeko modu barri bat ekarri eban: bertako jauntxoen esku utzi eban lurraren defentza eta kontrola, arma gizonen bitartez. 


Honek, jauntxoen arteko lehia haunditu eban bi bandoetan banandu zirelarik: ganboatarrak eta oñaztarrak. XIV-XV. mendeetan Bandoen Gudak goia jo eban, leinuek Ahaide Nagusien agindupean, gaztelu itxurako euren dorreak eta gero dorretxeak sendotzen eta lur sailak haunditzen joan ziran mende hoietan.

Zalla, Terreros dorretxea

Saltusean ez zen Frantziako feudalismoa bezalako egitura sozialik emon, ezta urrik emon ere. Honeek ziran gizarte-eredu haren ezaugarriak:

1) Jauntxoen esku zegoen lurraldearen kontrola erabat atomizatuta, klanetako aristokraziatik abiatuta sortu zana. Gero, Gaztelako errege edo Bizkaiaren Jaunari ordaitzen zan zergen euren partea eta hauen agindupean joaten ziran gerretara.

2) Nekazari edo laborari libre zati bat apurka-apurka mendeko laborari bihurtu zan jauntxoen esku geldituz batez ere, baina baita Gaztelako errege edo Bizkaiko Jaunaren esku (errege laborari eta zentsuarioak).

3) Azkenean, legearen aurrean berdintasuna Aiaran XIV. mendean, XV. mendean Gipuzkoan eta 1526an Bizkaian Foru barriagaz etorri zan. Geroztik denak kapareak ziran eta denak euren etxe-bizitza eraikitzeko aukera zeukaten; honek, lehen baserrien eraikuntzagaz erlazio zuzena daukalarik.

Arratiako Ipiñaburun auzolanean

4) Eliza Katolikoaren ahultasuna lur-jabetzan, "monasterio" edo jauntxoen esku zengozalarik herri-elizak eta bere ustiapena. 

5) Uribilduen sorreren goia XIII eta XIV mendeetan, Bizkaiko Jaunaren eta Gaztelako erregearen mesedeetan: zerga gehiago biltzeko eta herritarrek jauntxoen gehikerien kontrako defentsan. Honek, nekazari askoren irteera laborala gremioetara ekarri eban lurrak utziz. Uribilduekaz lur komunalaren mugarritzea.

Nograro dorrea Gaubean (Araba)


GEHIENGO NEKAZARI LIBREAK

Alodianoak, hau da, lur alodialak edo libreak ebezan baserritarrak, benetako nekazal aristokrazia osotuten eben eta jauntxoen morrontzatik kanpo bizi ziran XV. mendeaz geroztik. Baserrien jabeak baziren ere, oro har oso baldintza umiletakoak izan ziran. 

Alodio edo nekazari libre asko egozan Baskonia heze edo saltus osoan, Nafarroako-Iruñeko Erreinuan eta ondoren.



BASERRIEN AURREKARIAK

Erromatarren Inperioa desagertu ostean, lehen herrixkak 800. urte inguruan sortu ziran Europan. Bizkaian basoetan eta kostaldean zenbait eremu zabaldu zituen, baina sano arriskutsuak ziran normandiarren edo bikingoen erasoaldiakaitik.

X-XI, mendeko etxeak, laukizuzen moduko "longhouse" deiturikoak

Mota horretako herrixkak topau dira, Bizkaian adibidez: Gerrika, Arta, Bolibar eta Iturrietan (Lea-Artibai) eta Bermejillo eta Karrantzako San Estebanen (Enkartazioak), Miota, Gazeta, Santo Tomas de Mendraka auzoetan (Elorrio), San Martin de Finaga (Basauri), Abrisketa (Arrigorriaga), Gerekiz (Morga) edo Momoitio (Garai) Durangaldean, Otzerinmendi, Arzuaga, Artean, edo Elgezuan, Arratiako bailaran.


Lur komunalaren ustiapena behien abeltzantzarako "korta", "(x)sala" edo "sarobe" dalakoen bitartez egiten zan -"sel" Gaztelan-; hau da, zelai bat, erdian harri bat eukana, bertan familia bat eta horren ganadua izaten zala adierazoteko. 

"Los seles de Urdaibai" Daniel Rementeria Arruza

Ez zan domeinuaren edo jaubetzaren ikurra, lehenagoko eraikinen aurrean bazkarako eskubidearen ikurra baino. "Bazka lurrak, zirkulu perfektuan osatutakoak eta erdian errauts harria deitutako mugarria eukana", eta zugatxak eta aterpea be biltzean zituana ("Historia de Euskal Herria II"). 

"Los seles de Urdaibai" Daniel Rementeria Arruza

XIII. mendetik, lur horreen jaubetza jauntxoen eskuetan egon zan, nahiz eta herritarrak lantzean ebezan, eta XV. mendera arte ez ebezan zarratu.

Kasu batzutan saroien edo korten jabetza pribaduaren bitartez agertu ziran euskal saltus-eko lehen baserri itxurako etxebizitzak: bihitegien (garaien) itxurea hartuz, eta horreen azpian be izaten ziran bizitokia (aletegiaren azpiean)


Baina, baserri antzeko hauek eta herrixketako lehenengo etxeak egurrezkoak ziran, eta "caseria" deitzean jakien erdaraz; sabaiak txilarrez eta zugaxkez egindakoak ziran, eta horregaitik ez dira gaur egun arte gorde. 

Dana dala, lurzoruan eta harkaitzetan aztarnak aurkitu dira Gorlizko udalerriaren eleiza inguruan, kostaldean edo Berrizko Besoitaormaetxea baserriaren barruan esate baterako.

Baserrien aurreko etxe-bizitzak

Eraikin honeek denporan eboluzino naturala izan dabela be esan daikegu, A. Llanos arkeologoak 2002an esan eban moduan: "Erraza da gure herrietako eraikinetan eta gaur egungo baserrietan orain dala 3.000 urte inguruko herrixketan erabilitako teknika berak identifiketea (tresnak, harlangaitza, adobea...)".

Ertzille gara, garaxa, bihitegi, aletegi edo arnaga, Gaztañatza auzoa Iurreta (Bizkaia)

Beraz, gaur egungo baserrien aurrekaria da "casería" hau, hasieran guztiz egurrezkoa zan eta gero harria sartzen hasi ziren, horrela oinarrien izkinak harlangaitzezkoak eta gero ia erabat harrizkoak izango dira, egurrezko egiturarakaz.

Aezkoa
Bihitegiak edo garaiak Erromatarren denboretatik ezagutzen dira. Bihitegi baten lehen barria Marco Terencio Varron K.a. I. mendeko Ponpeiako armadaren nagusi zanak emondako deskribapena da, "granjería sublimia" gisa deskribautakoa: "Beste batzuk lurzoruaren ganean esekitako bihitegiak eraigi zituen larreetan, Hispania Ziteriorrean bezala (…)".



LEHEN BASERRIEN SORRERA

Besoitaormaetxea 

Baina, ez dirudi hau izan zala lehen baserrien sorrera. Baserrien ezaugarri nagusia autosufizientzia da: eraikuntza baten bihitegia, etxebitza, ikulua edo eta dolarea edukitzea da.

Ezin dogu eta ez dogu jatorrizko baserria bilatu behar, modu bateratuan sortu ziran eta, ehunka, XV. mendearen azken hamarkadan "La arquitectura del caserío en Euskal Herria" liburuaren egileetako bat dan Juan Angel Larrañaga arkitektoak azaltzen dauan moduan. 

Legorburu baserria Ibarra auzoan Orozkon, 1977 errea, oinarria harrizkoa eta goikaldean egurrezko egitura 
nagusiki duena 

"Horrek ez dau esan gura data hori baino lehenagoko baserririk ez dagoanik, baina beste eraikin mota bat zan ("casería"), dimensino txikiagokoa eta bakotxak bere funtzinoa zehaztuta eukana: Bat etxebizitza moduan erabilteko, bestea alea bilteko": Baserriaren ezaugarri nagusia "autosufizientzia da" eta harriaren erabilera hedatua (…). 

Galdakanoko Urgoiti "baserria" izan zana

BASERRIEN BOOM-a



Baserria berbea "baso-herri" hitz alkarketatik dator, eta aintzat hartu behar da "herri"-ren esangura zaharra "lurra" zala (Goierri, Txorierri eta abar). Baserria bera edo eraikina "etxea" izaten zan eta lursailak, animaliak, biztanleak, tresnak eta abarrek osotutako etxaldeak "baserri" izena hartuko leuke.

Aginaga-Barrena (Azkoitia)

"Saltus vasconum" dalakoaren herri eraikuntzen handitasunak inguruko lurraldeetan (Kantabria, Asturias, Gaztela etabar.) Baino hobeto bizi dan herria islatzen dau, baita Europako herrialde gehienetan baino hobeto be, nobleen etxebizitzak eta uribildu batzuetakoak salbu, orokorrean apalagoak ziran eta. 

Munegoiko baserria Urigoiti auzoan Orozkon, Bizkaia, XVI mendearen hasierakoa, non oraindik egurra de nagusi

Baserria da saltuseko edo baso eta mendi inguruetako euskaldunen herri eraikuntza garrantzitsuena eta Europa osoko garrantzitsuenetako bat, eta zalantza izpirik barik, alodioen kokalekuak eta ohituretan eta, hortaz, herrian oinarritutako Pirinioetako ohiturazko eskubidea. 

Hauek, bide ertzetan eta saldoka eraikitzen ziran gehien bat, auzoetan, baserri isolatuen garapena oso gatxa izan zalarik.

Berrio harrizko baserria Elorrion, XV. mendeko parteak mantentzen dituena, jauntxoen dorretxeen elementuak dituena, armarria barne

Baina, euskal baserriaren booma XV. mende bukaeran izan zan (1490-1500), momentuko ekonomiaren egoera onagaitik, protoindustriak, errotak eta armak eta burdinazko produktu mota guztiak egiteko burdinolak eragindakoa, baita kaparetasunak ematen zuen harrizko eraikuntzak egiteko aukera. 

XVI. mendeko Bizkaiko jauntxoen jantziak, Karl V.na enperadore alemanaren aginduz margoztuak  (1500-1557) -izengabea-
"
Pisgeina" Bizkaia da
https://dantzan.eus/kidea/argazkiak/jantzien-kodexa-xvi-mendea

Baina baita mende horren amaieran beste gertakaera politiko inportante bat gertatu zalako: Bando Guden amaiera. Gerrarako ziren eraikuntzei edo dorretxeei amaiera eman zen eta euren ordez baserriak agertuko dira: aurrekoen itxura dutenak baina nekazaritzarako eta abeltzantzarako prestatuak. 


Laudioko Ugarte dorretxea XV. mendekoa.
Dorretxe baten itxura badu ere, nekazal eta abeltzantza laboreak egiteko pentsatu dago eta ez du defentsa armaturako balio militarrik 



Bizkaian bakarrik, XVI mendearen hasieran 300 bat dorretxe zeuden, gehienak baserri lanak egiteko prestatuak.

Hasierako baserri horiek harrizkoak ziran, jauntxoek bakarrik eduki zatekeenak. Gerora, erakikuntza hau herri xumeari ere zabaldu zan, baina, kostuak merketzeko, oraindik egurra eta armazoiez eginak.

Etxeaundi, Lizartza (Gipuzkoa)

"Bertan" Gipuzkoako Aldundiaren aldizkaria:  "Baserria zentzu ekonomiko zabalenean interpretatzen bada, hau da, famili ekoizpeneko oinarrizko zelula gisa mendiko lurganadutzako gizarte batean, orduan esan daiteke jatorria Erdi Aroan duen eta XII. eta XIII. mendeak bitartean itxuratu zen erakundea dela. 

Baserria, aldiz, eraikin mota jakin bat dala ulertzen bada, hau da, nortasun berezia duen arkitekturazko eredua, gehienez bostehun bat urte izango dituen lurgintzarako etxe modernoaren formula erregionalaz hitzegiten ariko gara".

Zabala dorretxea  Arriaga auzunea Elgoibar, 1451ean eraikia nekazaritza eta abeltzantzarako, baserrien aurrekari zuzena


Baserri motak

Gaur egun 24 euskal baserri mota dagoz, horreetako 10 Bizkaian, eta horreetako bat Arratiakoa da: Aterpe barik, etxebizitzara bigarren solairutik sartzeakoa, korta beheko solairuan izatea animalien beroa aprobetxetako, eta gaur egun kareztatua eta askotan harriak bereizita dituena, nabarmenduta, ikusteko moduan. 

Errandonea Ipiñaburun

Arratiako baserri zaharrenetako bat Errandonea da, Ipiñaburun dagoena (Zeanurin), teilatua ur bietakoa; Urberka baserria be (hondatuta dagoana) zaharrenetakoa da, eta Zulaibarrekoa edo Asterrikoa be aitatu behar dira.

Zulaibar baserria

Argazkiak: Felipe Manterola



"Baserriak laborariak eraigiten zituela dinoan mitoa apurtu behar dogu. Guzurra da. Artisauak, gaur egun arkitektoak izango litzatekezanak dira baserriaren benetako eraikitzaileak, eta baserriez ganera beste eraikin batzuk be egiten zituen, esaterako katedralak" Juan Angel Larrañaga. Baserriak beraz, baserritarren katedralak dira.