Olabarrieta historian

Olabarrieta historian 

Aitzol Altuna Enzunza
BINKE / 2023ko apirila

https://binke.eus/olabarrieta-historian-aitzol-altuna/

https://www.deia.eus/bizkaia/2022/09/24/poblado-firestone-celebra-75-aniversario-6044231.html

Gaurko Olabarrieta auzoak historiaurrean ere bizilagunak zituen, bertan aurkitutako harrespila lekuko. Erdi Aroan haizeolak zeuden, auzoaren izenean betirako gelditu dena: «Ola barrien lekua». Bertatik, Bilboko Errege Bidea zetorren Urretarantz eta Aperribai familiaren lurrak ziren, burdinola, errota-zahar bat eta dorretxe batek osatzen zuen jaurgoa (gaurko jauregiaren ondoan); nafar kateak zituzten euren armarrian herriko nagusien artean ohizkoa zena.


 Olabarrieta baserriaren jabegoaren lehen dokumentua 1566koa da, bertako ugazaba beste Martín de Olabarrieta zelarik, eta azkena, Gregorio Uriarte Bilbao 1917. urtean izan.
Olabarrieta etxea edo baserria oso handia omen zen, lurralde zabal bat hartzen zuelarik: baso uztiaketa, abeltzaintza eta nekazaritzarako. Baina, 1880. urtean, Olabarrietako lur zailaren banaketa hasi zen, bertan beste etxebitza berriak egiteko asmotan.
 Baserri honen banaketa bat, irudiko Larrenekoa egiteko izan zen 1906. urtean, bere ugazabagatik Uriarte Etxea bezela ere ezaguna zena "Galdakaoko etxeak, jabeak, bizdunak...XV. mendetik 1936ra" Xabier Valencia Barahona (2019)

Dokumentatutako lehen biztanlea Martín de Olabarrieta da 1375. urteko erroldan. Olabarrietan harrobi bat zegoen eta bertako harriekin eta Abusutik ateratakoekin, Zabaleako Santa Maria eliza eraiki zuten 1896. urtean.

Firestone Urbi
https://dokuklik.euskadi.eus/badator/visor/272/10342

Bizkaian eman zen Industria Iraultzaren testuinguruan, Galdakanok XX. mendearen hasieran garapen handia eduki zuen biztanleria eta ekonomiaren aldetik. Firestone Hispania S.A. izen bereko amerikar enpresak eta bertoko Bizkaia eta Bilboko bankuek sortu zuten 1926an. Basauriko Urbi lantegi nagusia eta bulegoak 1933an inauguratu zituzten. Handik gutxira, Usansoloko zeharrolaren lekuan eraikia zegoen Hierros San Juan erosi zuten, gaurko Josefina lantegia 1938an sortuz, leku bi hauetatik igarotzen zen trena aprobetxatuz.

Aperrribaiko Jauregia eta Artiñanonen euskal-etxe neoklasikoa 1937. urtean, espainol faxistek eta Fronkoren "Guardia Mora" Aperribai-Olabarrieta auzunea armez hartu zuteneko argazkia (Argazkia B.N.E.)

1947. urtean Firestoneko Juan A. Oloriz gerentearen eskutik, Olabarrietako Iñigobason eta Urbitik parez-pare, Iparraldeko euskal-estilozko 62 etxe bikoitz zituen aurreproiektua, La Realeza de Santa Maria eliza, eskolak, ekonomatoa eta Zentro Soziala eraiki ziren, espainiar faxismoaren erruz jendeak pairatzen zuen gosetea lausatzeko asmoz.


Olabarrietako Xabier Valentzia galdakoztarraren hitzetan, etxe hauek egiteko lurrak erosi zitzaizkion jabea: “un personaje peculiar, al abogado José María Murga Mugartegi, militar liberal durante la Guerra Carlista, viajero empedernido, diputado y gran conocedor de la cultura marroquí, conocido allí como Al-Baghadi o el moro vizcaino, era pariente de los dueños de la casa Olabarrieta, la familia Azurduy”
https://www.deia.eus/bizkaia/2022/09/24/poblado-firestone-celebra-75-aniversario-6044231.html
Olabarrieta 1947-2022

Galdakanoko armarria Nabarrako Estatuan:
Eneko Aritzaren Kurutzea
Galdakanoko baleztaria
Nabarrako kate-begiko bordatua