AMAIUR 1522-2022
BINKE, Galdakanoko etxe guztien postontzietan banatzen den aldizkaria, 2022ko ekainean |
Nafarroako baskoien Estatua, zatika joan ziren inperialistak azpiratzen. XII. mendean kostaldea konkistatua izan bazen, XVI. mendean erreinuaren ardatzari tokatu zitzaion: Goi eta Behe Nafarroari.
Fernando Errege Katolikoak (Isabel hila zen ordurako eta Fernando Foix-eko Germanarekin ber-ezkondua), Albako dukeari, Espainiako gudarosteari, Nafarroa erasotzea eta azpiratzea agindu zion. Garai horretan hasi zen deitzen Espainia Gaztela eta Aragoiari. Arabako Aguraindik sartu zen espainiar gudarostea 1512ko uztailean.
Baina, nafar prestuek, frantses eta gaskoien laguntzarekin, 1521an Nafarroa Behera beste 100 urtez askatzea lortu zuten, baita gotorleku batzuk, euren artean Amaiur eta Hondarribiako gazteluak.
Aurten, 500 urte betetzen dira 9 egunez 10.000 espainiar soldaduei eta euren 16 kanoiei aurre eginez 150-200 nafar: “Amayurko gaztelu baltz ori, berreun gudari sumin, zaintzen zaituen zaldun onak, Naparra-aldez egin zuten zin” (Esteban Urkiaga “Lauaxeta”). Gaur egungo historialariek, zifra hauek erdira jaisten dute.
Frantzisko Xabierren anai nagusiak, Joanes eta Miel, ihes egitea lortu zuten, baina gazteluaren buru ziren Jaime Belaz Medrano lizarrarako kapitaina eta bere semea, Iruñean kartzelaratuak eta bertan erahilak izan ziren, Iruñeako San Nicolás elizan pozoituak.
Jaime Belaz Medranoren armarria Familiaren XII. mendeko gaztelua Iguzkitzan |
Pasadan urtean, Amaiurren gotortuak zeudenekin idatzitako 51 eskutitz argitaratu ziren, eurotariko batek zioen:
“Gure leinu eta naziokoak diren zaldun guzti horiek, inoiz beste naziorik irabazi ez duen ohorea irabaziko duzue”.