Bi hizkuntza dauden lekuan, beti, konkista, jazarpena eta inposizioa daukagu, ez baitago berez bi hizkuntza dauzkan herririk; bi herri ezberdin izango lirateke, hartara (Pako Aristi). Hizkuntzak ez dira berez desagertzen, inperialistek desagerrarazten dituzte. Gure hizkuntza, espainol eta frantsesen Estatuaren oinarriak astintzen dutela ikusteak, euren Estatua gure lurrean eraikitzen ari direla esan nahi du horrek.
Gure Estatua konkistatu ziguten eta bahitua jarraitzen du, baita gure hizkuntza ere. Joxe Azurmendik esan zuen: “Nafarroak orduantxe galdu du bere independentzia eta beraz (…), euskara gelditu da modernitatearen hasieran bere alboko hizkuntzek dauzkaten laguntzak gabe”.
Nire azken liburuan, “El euskera en los Estados en los que ese ha hablado”, honetaz aritzen naiz. Estatu bat zer den eta noiz sortu ziren Estatu modernoak deitzen direnak. Zein Estatuetan hitz egin zen edo egiten da euskara, eta zein izan dira Estatu hauen politika euskararekiko: gaurko Frantzian eta Espainia Estatuetan, baina baita, Baskonia-Nafarroan, Aragoin, Biarno- Aquitanian eta Andorran. Dohan irakurri edo jaitsi daiteke pdf formatuan “lehoinabarra” blogean:
https://lehoinabarra.blogspot.com/2020/02/el-euskera-en-los-estados-en-los-que-se.html?m=0