“SUA EZ DA ILTEN” FEDERICO KRUTWIG

 “SUA EZ DA ILTEN”  FEDERICO KRUTWIG

Aitzol Altuna Enzunza



1962ko VASCONIA liburuaren helburua eta sorrera  “SUA EZ DA ILTEN” elkarrizketan imaginarioan azaltzen da:


"Belatzen Baratza" atalean, 
Platonen elkarrizketetan antzera, bere kideei kontatuz eta Orti Ihartzako bezala sinatuz, Federico Krutwigek berak azaltzen digu  Vasconia (1962) bere liburua zergatik idatzi zuen eta zein zen bere pentsamendu berria euskal abertzaletasunarentzat. 

Erabili zuen euskera, Aro Modernoko euskara batua literarioa zen, Axularrek edo Leizarragak XVI-XVII. mendean erabili zutena, lapurtar euskalkian eta grezierran onarritzen den "nafarrera".


SARRERA: EUSKAL NAZIONALISMOARI KRITIKA 

Neu nehoiz ere ez naiz konventzuturik egon Arana Goiritar Sabinek euskal kausa aurkhezten duen ereduaketzi. Dudarik gabe katorthoma (lorpen) handiena eduki ukhan duen persona izanik da, baina neure aburuz Agustín Xaho, menderdi bat lehenago bizi izanagatik, Arana baino aurreratago zen, eta aktualagoa ere.

(...) Xahok orduan askozaz hobekiago zekien zer zen Euskalherria Arana Goirik baino. Hunek realitatearen nehoiz erenez du ukhan Euskalherriaren ezagutza zuzenik. Lehen lehenik euskaraz mintzatzen ez bait zekien. Geroz bere bizia eskoletan ikhasturik bizi izan da, Orduñan bezala Donibane Lohitzunen ere...

Agosti Xaho


Eta hunelako persona ignorant batek euskal nazionalitatearen theoria eratu zuen. Eta huntara erraz ikhusten dugu kavernikola kauke (pobre) horrek zer fabrikatu zuen, euskal nazionalismoa zedintzat, eta zenbait idiotakeriak euskarari buruz erran zituen. Ignorant osoa burutik behatzetaraino zen.

(...) Gallastegui...Aranaren jarraitzailea dela erraiten du, baina nola heroz Eirelandan bizi izanik bait da, zentzu batetan bere begiak zabalduago ditu, behintzat bertze phoiteteek (politikariek) baino gehiago.


VASCONIA liburuaren HELBURUA:

(…) Nik nire liburuan justuki Europan bertze lekhuetan nazional problematikari buruz  theorizatu dutena basitzat hartzen dut, batez ere Zentral Europan, eta hunela aranismoaren basi farregarritik ez dioan theoria bat aphailatu (prestatu) nahi nuke.

Nazioa: etnia (kultura-hizkuntza oinarritzat), "baina nazione bat ez da bakharrik faktore kultural hauk. Nazione bat bethi ere eratzen da, arrazazko komposaketa fitsu bat duten individuen bidez...non faktoren ordena oso importanta bait da.....

Faktore ethnikoak objektibuki dagoen zera dira. Eta erraiten dudanez ez dira guztiak intentsitate berdinaz edonun huziturik (banaduri). Zentzu batetan faktore nabusia, behar bada diskriminant dena hizkuntza dela erran diteke. Hara non hizkuntza bat dagien, hor ere nazione bereizi bat dagoeka erran diteke. Geroz hizkuntza bat hitz egiten duten individuek ba dute bere gorphutza, eta gorphutza hauxe Historian bilhakatua da, ta desarroilatua.....


Faktore hauetaz bertzalde bertze batzu ba dagoz, nitzat sekundarioak baizik ez direnak, huntara Historia, Oikononia (ekonomia) eta politiko interesseak. Hauek ere nazione baten iraikitzean parthe hartzen dute.
...herri bakhoitzak bere historia pinaketa (kontaketa) graphetzen (idazten) du...Hortara gauza inportanteena bethi da nola faktu historikoak historia-gileek beren historio pinaketak aphailatzen (moldatzen) dituzten. Beraz herri baten Historia, joanaldian bezala, ethorkizuneko ere idazlariek egiten dute...

Faktore hauk guztiak Euskalherrian ba dagotza, eta hein existentziaren konszientzia ba dugu, areago politikan ekhiteko nahikuntea eduki behar da, hein araura ari izaitekotz, zeren-eta faktor ethniko guztien egoitea, ez bait da naikhoa nazione bati buruz mintzo gaitezentzat...halatan "nazione" baten khidea soilik da hunelako syneidetoa duena.


LIBURUAREN BESTE ATALAK

Nire aburuz mero (parte) nabusia pentsatzeko eredu berriaren aphailatzea (prestazea) da, eta geroz hau ardietsiaz geroz logikoki haren apobainonta (ondorioz) ekhiteko eredu idioa (propioa) izanen daiteke, baina, aitzitik revoltaren (The Revolt liburua sionista juduen ideologiko-militarra https://en.m.wikipedia.org/wiki/The_Revolt) sistema osoa jaulkitzen ba dut, neure gendeak, ezagutzen dudan bezala, lehen-lehenik huntaz enthusiasmatuko dira, eta lehen partea, hau da inportanteena ahantzi dukete. Lehen lehenik genteek PNV/a kharakterizatzen duen mentalitateaz enthyme ez lezaten ardietsi behar dugu. Hau ardiesten ba dugu, nire lanaren mero "bellico"a geroz ethor liteke (...).

Baina beldur naiz, ezen gazteek nazionalismoaren theori  berriari, hartan harmatu borrokaz errazten denaren aitiaz hurbilt litezkelaz, eta honela berez inportanteena dena ahantzi dutela, eta hauxe ez da harmatu borroka, baizik eta nazionalismoa empfykhatu behar luken Gogoa, eta hau ahazten ba da, geroago infiltraturik asko egonen direla eta gure ekintzen karpoa beretzakotu nahi uhinen dutela (...) 

Beraz neure aburuz lehenik beharrezkoa litzateke gendeak gure ideien identifika litezela, nazionalismo theori berri onhar lezakeela, eta geroz hortik apobainontak eta synepomenoak atherako dira.


ELKARRIZKETA

Garate Contarini;
...zenbat dira Das Kapital irakurri duten marxista? Esku baten erhiez konta genitzake...Horrexegatik behar bada zure liburua ere mero ttipi  bat erantxikiko behar zenuke, zeinetan erakhusten bait duzu, ezen Marxek pheredikatu zuen marxismoa Españako P.C.E./k eta Frantziako P.C.F/k phredikatzen dutena ez dela (...).

Orti Ihartzako (Krutwig):

Izkiriatzen ari naizen liburuaren bidez pragmatikoa hau erakhutsi nahi nituzke (...).


2022ko DURANGOko AZOKARAKO NABARRALDEK ARGITARATUA

Federicoren omenez egindako bideoa:
https://youtu.be/0AdzbN4jRk8